Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Trenbidearen Euskal Museoak Vicente Crespo jaun epaileak duela mende bat ateratako argazkiak jarriko ditu erakusketan, lehenengoz

2013.eko urriak 01

Datorren larunbatean, urriaren 5ean, goizeko hamaiketatik aurrera

• Museoaren XIX. urteurrena dela-eta, lurrunezko trakzioko bost ibilgailu jarriko dira martxan: Azpeitia eta Lasao bitarteko bidean bidaiarientzako lau joan-etorri egingo dituzte, eta burdinbide-ildoetan ere ibiliko dira.
• EuskoTreneko eta Museoko zuzendari nagusi Iñigo Palomino jaunak aurkeztuko du erakusketa.


Trenbidearen Euskal Museoak argazki historikoen erakusketa erakargarria jarriko du ikusgai Azpeitian bertan, hurrengo larunbatetik hasita. 32 argazki dira guztira, pasa den mendearen hasierakoak; Leongo seme Vicente Crespo jaunak atera zituen, Azpeitian epaile zen garaian, argazkizale porrokatua baitzen bera.

EuskoTreneko eta Museoko zuzendari Iñigo Palomino bertan izango da erakusketa zabaltzeko, eta, hortik aurrera, abenduaren 8a arte egongo da zabalik. Amaitzeko, erakusketaren azken egun horretan, ekitaldi berezia egingo da, 2013ko lurrunezko trenen sasoiari amaiera emateko.

Museoaren XIX. urteurrena dela-eta, lurrunezko trakzioko bost ibilgailu jarriko dira martxan urriaren 5ean: Azpeitia eta Lasao bitarteko bidean bidaiarientzako lau joan-etorri egingo dituzte, eta burdinbide-ildoetan ere ibiliko dira.

Tren historikoak Museotik bertatik abiatuko dira: 11:30etan (Portugaleko trenbideetako 301 automotore diesela, 1953. urtekoa); 12:30etan (Portugal lurrunezko lokomotorea, Portugaleko trenbideetakoa hau ere, 1913. urtekoa); 17:00etan (Aurrera lurrunezko lokomotorea, Elgoibar eta Donostia arteko bidea egiten zuena, 1898koa), eta, azkenik, 18:00etan (Zugastieta lurrunezko lokomotorea, Amorebieta eta Bermeo arteko bidea egiten zutena, 1888koa).

Horrez gain, Espinal lurrunezko lokomotorea (Robert Stephensonek 1887 urtean eginikoa) eta 1920ko Grafton lurrunezko garabia trenbideak banatzeko plazan maniobretan ibiliko dira egun guztian.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)