Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak eta hezkuntza-komunitateak GIZALEGEZ bizikidetzarako hezkuntza-hitzarmena aurkeztu dute

2013.eko urriak 01

Eusko Jaurlaritzak eta hezkuntza-komunitateak bizikidetzarako lau oinarri eskaintzen dituen GIZALEGEZ hitzarmena aurkeztu dute gaur goizean

Aurkezpena Donostiako Kursaalen egin da, eta Euskadiko hezkuntza-eragileen ordezkariek parte hartu dute bertan. Ekitaldiaren hasieran, Jonan Fernándezek, Bake eta Elkarbizitzarako Idazkari Nagusiak, hitzarmenaren izaera zabal eta plurala azpimarratu du, eta hezkuntza-eragileek azken urteetan bakearen, elkarbizitzaren eta giza eskubideen aldeko hezkuntzaren arloan eginiko lana aintzatetsi du.

«Hezkuntzaren arloan elkarbizitzaren gizarte-normalizaziorantz aurrera egiten ari gara, eta printzipio etikoen eta demokratikoen esparruan batzen gaituzten ezaugarrietan sakontzen», adierazi du idazkariak. «Albiste ona da», erantsi du, eta guztion arteko lotura-puntua irudikatzen duela baieztatu du: «gizakien duintasunarekiko errespetua» hain zuzen.

Ondoren, «funtzionatzen hasia den mikro-akordio bat» dela erantsi du Jonan Fernándezek, eta azpimarratu du ez dela helmuga, abiapuntua baizik. «Hezkuntza-komunitateko eragile guztien arteko elkarrizketa eta lankidetza areagotzea bilatzen du akordioak» Fernándezen esanetan, eta elkarbizitzarako baldintzak sortzea du helburu. «Akordio honek bidea irekitzen dio itxaropenari, eta, zailtasunak gorabehera, aurrera egin dezakegula erakusten digu», aipatu du.

Bestalde, akordio hori baino lehen 2011n, ETAk indarkeriaren amaiera iragarri aurretik, beste bat ere izan zela gogorarazi du. Aldi berean, GIZALEGEZ lehendakariak ekainean aurkezturiko Eusko Jaurlaritzaren 2013-2016 aldirako Bake eta Bizikidetza Planaren esparruan biltzen da.

Hitzarmenaren testua bi ikasle gaztek irakurri dute, eta Jaurlaritzaren ordezkari gisa Bake eta Elkarbizitza Idazkari Nagusi Jonan Fernández, Hezkuntzako sailburuorde Arantza Aurrekoetxea, eta bake eta bizikidetzarako hezkuntzako aholkulari Aintzane Ezenarro izan dira.

ERANSKINA:

Aurkezpenean parte hartu dute:

UPV-EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Euskadiko Eskola Kontseilua, Sarean, BIHE-Institutu Publikoetako Zuzendari Elkartea, Kristau Eskola, Ikastolen Elkartea, AICE-IZEA, IKASGILTZA-Irakaskuntza Eleanitzeko Kooperatiben Federazioa, Eusko Ikastolen Batza, Elizbarrutiko Ikastetxeak, Ikaslan, EHIGE Gurasoen Elkartea, CC.OO Hezkuntza, FETE-UGT eta Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroa.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IkaslanBizkaia
    2013.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    Ikaslan, junto con el Gobierno y comunidad educativa presentan GIZALEGEZ, el acuerdo educativo para la convivencia http://t.co/QI7Y23YaHR

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)