Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Herriraren aurkako operazioa bakea sendotzeko bidean «atzerapauso bat» da

2013.eko irailak 30

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak adierazi du Herrira plataformaren aurkako operazioa «albiste txarra eta atzerapauso bat» dela. Erkorekak baieztatu duenez, gaur egungo testuinguruan, gizarteak ez ditu halako polizia-ekintzak ulertzen eta «iraganeko garaiak» gogorarazten dituztela gaineratu du.  Sailburuak ziurtatu du bakea sendotzen lagunduko duten ekintza eraikitzaile eta positiboak espero direla guztiengandik. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak bi aldeei erantzukizuna exijitu die. Alde batetik, Jaurlaritzak berretsi du ETAk desarmatzeko erantzukizuna daukala eta, beste batetik, Espainiako Gobernuari handinahia izateko eta arduraz jokatzeko eskatu dio, bakearen aldeko estatu-politika baten bidez egoera berri hau sendotzen laguntzeko.

Herri-administrazio eta Justizia sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak eguerdian egin ditu adierazpenok, Lehendakaritzan, Herrira plataformaren aurkako polizia-operazioaren ondoren. Operazio horretan, hamar lagunetik gora atxilotu dituzte.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jsgco
    2013.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    @matalaz @tuikter Lo siento, pensaba que eras mujer. http://t.co/jaHxdMyaiF Sigue manipulando a tu antojo. Luego os quejáis de los medios...

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)