Berriak

URAk Gobelako Metro geltokirako sarreran dagoen zubiaren ordezkapena hasi du.

2013.eko irailak 30

Gaur irailak 30, URAK hasiko ditu Gobelako geltokira bidea ematen duen zubiaren ordezkatze lanak. Zubi berriak ur hustuketarako ahalmen handiagoa izango du, eta bat egingo du ibaiaren zabalera berriarekin - Errekaganen Gobela ibai ibilguaren zabaltze lanak sortzen ari direnarekin-.

Zubiaren ordezkatze lanak egiteko, oraingo zubian autoen trafikoa moztu da, eta behin-behineko saihesbide bat abian jarri da, Errekaganeko 17 eta 19 zenbakien arteko aurrealdetik doana. Saihesbide honi esker, "Antiguo Golf"-eko auzokideek autoak aparkalekuetan gorde ahal izango dituzte.

Oinezkoei dagokionez, sarbideak ibairen bi ertzetan jarri dira. Era honetara, murriztu nahi dira tamaina honetako obra batek bertako auzokideei sor diezazkiekeen eragozpenak.

Gobela ibaian egokitzapen lanak abian dira Getxo ur-goraldietatik babesteko. Lanak eremuka antolatu dira. Cristobal Valdeseko gainezkabidetik eta "La Avanzada" arteko eremuko obrek 15.000.000 €tako aurrekontua dute (2.500 miloi pezeta), eta 18 hilabeteko iraupena aurreikusten zaie. Hortaz, 2014 urrirako amaituak izatea aurreikusten da.

Errekagane eremuan, Gobela ibaiako ibilguaren zabaltze lanak beharrezkoak dira, ur-goraldien sasoian segurtasuna hobetzeko. Izan ere, gaur egun ibaiak hustu dezakeena baino bost aldiz ur kantitate gehiago hustu ahal izango du.

Ibai ibilguak zabalera 6 metro izatetik 11 metro izatera pasako da eta sakonera 4 metrotan mantenduko da.

 

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @getxosostenible
    2013.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    URA inicia la sustitución del puente de acceso a la estación del metro Gobela, Getxo. http://t.co/kKFiCC630g

  • @Periodico_Getxo
    2013.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @psegetxo: Irekia - URA inicia la sustitución del puente de acceso a la estación del metro Gobela, Getxo. http://t.co/pGah7hcZCz

  • @psegetxo
    2013.eko urriak 06

    Comentario de Twitter:
    Irekia - URA inicia la sustitución del puente de acceso a la estación del metro Gobela, Getxo. http://t.co/pGah7hcZCz

Komunikabideek behera kargatzeko