Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Tapiak Cañeteren konpromisoa lortu du NPBren aplikazioa berrikusteko Euskadin

2013.eko urriak 01

Euskadi eroso sentiaraziko duen esparrua diseinatzeko konpromisoa hartu du Ministerioak gaurko bileraren ostean

Positibotzat jo du Eusko Jaurlaritzak Ministerioaren jarrera Euskadin NPBren aplikazio-ereduak egokitzen jarraitzeko

Nekazaritza-politikaren alorrean Euskadik dituen eskumenak guztiz errespetatzeko borondatea modu zehatz batean gauzatzeko eskakizuna berretsi du Eusko Jaurlaritzak

Madril. 13/09/30. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren ordezkaritza zabal batekin bildu dira gaur Madrilen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Bittor Oroz NPBren erreforma Euskadin aplikatzeko eredua bideratzeko, Eusko Jaurlaritzak arlo horretan eskumena duela defendatuz eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren jarrera Euskadiko lehen sektorearen premia eta aldarrikapenetara egokituz.

Eusko Jaurlaritzak finantza-arloan planteatutako gaiak onartu ditu Miguel Arias Cañete ministroak, eta «Euskadi eroso sentitzeko behar bezain malgua den esparru bat diseinatzeko» konpromisoa hartu du. Bilera horretan hauek ere parte hartu dute ministroarekin batera: Nekazaritza eta Elikadurako Isabel García Tejerina, Nekazaritza Produkzio eta Merkatuetako zuzendari nagusi Carlos Cabanas, FEGA Espainiako Nekazaritza Bermerako Funtsaren presidente Fernando Miranda eta Landa Garapen eta Basogintza Politikako Begoña Nieto.

Arantza Tapia sailburuak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak borondatea du «Euskadiko baserritarren interesak» defendatzen jarraitzeko «eta, NPB gauzatzeari dagokionez, autonomia-erkidegoek duten erabateko eskumenaren alde hitz egiteko. Izan ere, horrexek beharko luke Estatuan erreforma aplikatzeko eredua ezartzeko koordinazio-lanean Ministerioaren oinarrizko printzipio gidaria, are gehiago erreformak ekarritako arau-esparruak, lehendabiziko aldiz, eskualdeko esparru malgu eta subsidiario bat ahalbidetzen duela kontuan hartuta, zeina Estatuaren administrazio- eta eskumen-egiturara egokitzen den; hori guztia, betiere, gure sektorearen beharrak, berezitasunak eta aldarrikapenak gertutik defendatuz».

Gaurko topaketan jarrerak hurbildu dituzte bi erakundeok. Gainera, bi aldeek aldebiko beste bilera bat egitea ere hitzartu dute. Konpromiso horrek orain akordio zehatz batzuk bihurtu beharra dagoela gogorarazi du Tapia sailburuak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Miguel Arias Cañete