Bilbao Bizkaia Design & Creativity Council (BiDC) ekimenak Europaren aitortza jaso du
Bilbao Bizkaia Design & Creativity Council (BiDC) Europan posizionatu da diseinua, sormena eta berrikuntza bultzatzeko estrategia gisa, lurralde-garapenaren motortzat hartuta. Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren lankidetza eta sostengu irmoarekin, BEAZek, modu aktiboan parte hartu du, BiDCren Idazkaritza gisa, Bruselan egin diren European Design Days 2013 jardunaldietan, Europako eskualde eta instituzioekin batera.
90 eskualderen parte-hartzearekin eta Europar Batasunaren babespean, European Design Days 2013 jardunaldiak egin dira Bruselan. Bizkaia europar jardunbiderik onenen artean posizionatu da, eta Blibao Bizkaia Design & Creativity Council (BiDC) aukeratu du estrategiaren adibide gisa.
Europar Batasunak kultura eta sormenaren alde egiten du, europar hazkundea dinamizatzeko ahalmena handiena duten sektoreetako bat delakoan, eta Euskadi alor horretan nabarmentzen ari da bere ekimen eta jardunbide egokiengatik, bere europar bazkideekin batera.
Design Days ekitaldian BiDCren Idazkari nagusi eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ekonomia-sustapenerako agentziaren (BEAZ) zuzendari Juan Diegok ere esku hartu du; hitzaldien zikloa itxiz, BiDCren ildo estrategikoak eta ekintzak aurkeztu ditu. Bai europar instituzioetako ordezkariek eta bai Finlandia, Frantzia, Herbehereak, Erresuma Batua, Alemania, Belgika eta beste herrialde batzuetako agintariek hitzaldietan parte hartu dute, diseinuaren eta sormenaren rola defendatuz eta horiek toki- zein eskualde-garapenean duten parte-hartzea nabarmenduz.
European Design Days 2013 foro estrategiko bat da, beste ekimen batzuen artean hitzaldiak, erakusketak eta adituekin egindako topaketak bildu dituena. Jardueren programa Flandesko Parlamentuaren egoitzan eta Lonbardia eskualdearen EBko ordezkaritzan gauzatu da, eta saioetan 250 pertsonak parte hartu dute, gutxi gorabehera.
European Design Days 2013 jardunaldiak Euskadi europar ekintzetan posizionatzeko xedez Eusko Jaurlaritza gauzatzen ari den ekimenetako bat da; ildo beretik, 2014-2020 sasoiko Programetan ere posizionatu nahi du horren bidez, hala nola Creative Europe 2014-2020 Programan.
European Design Days ekimenarekin batera, BEAZek informazio-saio bat izan zuen irailaren 20an, Bilbon, kulturaren eta sormenaren sektoreko profesionalak hurbiltzeko Creative Europe 2014-2020 Programak eskainiko dituen aukeretara. Ildo beretik, Antena MEDIA Euskadik informazio-saio bat izan zuen Zinemaldiaren baitan, Creative Europek EBko ikus-entzunezkoen politikaren eremuan eskainiko dituen ekimenak azaltzeko. Creative Europe Programaren helburua da industria kultural eta sortzaileak bultzatzea, kultura eta sormena bultzatzeaz batera, garapenaren motorra direlakoan eta potentzial ekonomiko eta sozial handia dutelakoan.
.
-
2013-10-01
Comentario de Twitter:
Reconocimiento europeo a la iniciativa Bilbao Bizkaia Design & Creativity Council (BiDC) http://t.co/BacAs94WCi