Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: «Gure lehen xedea gure zientzia- eta teknologia-sistema sendotzea da»

2013.eko irailak 30
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak azpimarratu du garrantzi handia duela zientziaren garapenak gizartearen ongizaterako. Krisi ekonomikoaren erdian egon arren, Urkulluk adierazi du beharrezkoa dela zientziaren eta ikertzaileen egiturari egonkortasuna eta iraunkortasun-bermea ematea, lehentasuna baitute, lehendakariaren hitzetan. Urkulluk azaldu du Euskadik jakin izan zuela bere burua berrasmatzen krisiak hemengo industria sektoreak gogor jo zituenean. Orain, Euskadiren ezaugarri diren konfiantza eta indar hori aldarrikatu ditu lehendakariak, zientzia-politika garatzeko. Politika hori emaitzen etengabeko ebaluazioan oinarritu beharko da, aldizka norabidea zuzenduz joateko. Lehendakariak «saiatu eta huts egin» izeneko metodo zientifikoarekin alderatu du jokabide hori.

Iñigo Urkullu lehendakariak Passion for Knowledge – Quantum 13 izeneko topaketen inaugurazio-ekitaldian  hartu du parte. International Physics Center erakundeak antolatu ditu esandako topaketak eta, berorietan, maila handiko zientzia-edukiak tratatzeaz gainera, nazioartean ospe handia duten hainbat ikertzaile elkartuko dira.

Lehendakariak «ereduzko ekimen» gisa kalifikatu du esandako zentroa; erakundeen arteko lankidetzaren adibide eta ekimen publiko eta pribatuak elkartu izanaren eredu dela gaineratu du, «herri proiektu bat», eta sostengatzeko konpromisoa hartu du. Lehendakariaren iritzian, zientziaren garapenean aurrera egiteko bidea adostasuna da. Ildo horretan, balio berezia eman dio gaur goizean Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek sinatu duten akordioari. «Oso albiste ona da gure zientzia-politikaren egonkortasuna bermatzeko», adierazi du lehendakariak.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @sm_catarina
    2013.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: "El bienestar de hoy se lo debemos a los investigadores de ayer" Urkullu #quantum13 http://t.co/tfvAfT46I6

  • @cicenergigune
    2013.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: "El bienestar de hoy se lo debemos a los investigadores de ayer" Urkullu #quantum13 http://t.co/tfvAfT46I6

  • @Innobasque
    2013.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    "El bienestar de hoy se lo debemos a los investigadores de ayer" Urkullu #quantum13 http://t.co/tfvAfT46I6

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)