Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak ziurtatu du erakunde arteko akordioak «hazteko energia» ematen duela

2013-09-30


Iñigo Urkullu lehendakariak esan duenez, «erakundeek elkarlanean lan eginez, norabide berean arraun eginez, herrialdea aurrera aterako da». Gaur, foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko erakunde arteko akordio bat sinatu dute. Urkulluren arabera, «garrantzitsuenean ados gaude». Hain zuzen ere, lehendakariak ziurtatu du erakunde sinatzaileak bat datozela diagnostikoarekin; defizit helburua malgutzeko eta baliabide osagarriak lana sortzera bideratzeko beharrarekin, alegia. Ekonomia suspertzea eta lanpostuak sortzea baitira lehentasunak, lehendakariak ziurtatu duenez.

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek agerraldi bateratua egin dute, Ekonomia Suspertzeko Erakunde arteko Akordioa sinatu ondoren. Hiru ahaldunek hitzarmen horren balioa nabarmendu dute: «akordio garrantzitsua da», De Andrésen ustez; Garitanok baieztatu du erakundeek «arduraz» jokatu dutela eta José Luis Bilbaok «beharrezkoa» zela esan du.  Buruzagi guztien ustez, hitzarmenak ekonomiari bultzada bat emateko eta enplegua sortzeko balioko du.

Lehendakariak hitzarmen hau zer unetan egin duten ere aipatu du; erakundeak 2014rako aurrekontua egiten ari diren garaian, hain zuzen. «Akordio honek akordio gehiago eskatzen dizkigu», adierazi du lehendakariak. Gainera, akordio hau datorren urtean erakundeek eta aurrekontuek egonkortasuna izan dezaten erabiltzeko asmoa duela esan du. Lehendakariak akordioaren alde eginez bukatu du hitzaldia. Izan ere, bere hitzetan, «herritarren eskaria da».

5 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @aitzol_5
    2013-10-03

    Comentario de Twitter:
    RT @MarinaFdezOchoa: "@iurkullu: En lo muy importante estamos de acuerdo http://t.co/mfJoGtqN3t" pues en lo de no convocar las becas de la …

  • Argazkia SN Robot
    @MarinaFdezOchoa
    2013-10-03

    Comentario de Twitter:
    "@iurkullu: En lo muy importante estamos de acuerdo http://t.co/mfJoGtqN3t" pues en lo de no convocar las becas de la excelencia, discrepo.

  • Argazkia SN Robot
    @LandaJauna
    2013-09-30

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: En lo muy importante estamos de acuerdo http://t.co/kQ8PrDquRX

  • Argazkia SN Robot
    @EuskalTroll
    2013-09-30

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: En lo muy importante estamos de acuerdo http://t.co/kQ8PrDquRX

  • Argazkia SN Robot
    @lalberdi
    2013-09-30

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: En lo muy importante estamos de acuerdo http://t.co/kQ8PrDquRX

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Javier De Andrés, Jose Luis Bilbao, Martin Garitano