Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

553.059 euro landaguneetan jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko

2013.eko irailak 29

• Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Sailak LEADER eta EREIN laguntzak eskatzeko urteko deialdia ireki du, eta aurten landaguneetan enplegua sustatzera eta mikroenpresak martxan jartzera eta garatzera bideratuko dira.
• Gaurtik aurrera, hilabete batez, eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da.

Vitoria/Gasteiz, 2013ko irailaren 29a- Guztira 553.059 euro da aurten LEADER eta EREIN laguntzetara bideratuko den zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko landaguneetan sustapen eta garapen jarduerak eta inbertsioak finantzatzera zuzenduta. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Saila da laguntzen deialdia egin duen erakundea, eta eskaerak 2013ko urriaren 26ra arte egin ahal izango dira.

Aurten, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako Sailburuordetzak programa hauen laguntza lerroak bi arlotara zuzentzen ditu, alde batetik, enplegua sortzera, bai autoenplegua babestuz bai besteren konturako lanpostuak sortzen lagunduz, eta, beste aldetik, mikroenpresa berriek edo dagoeneko martxan daudenek egiten dituzten inbertsioak babestera edo hazten jarraitu nahi badute.

Horrenbestez, Programetan sartu diren diru laguntzen helburua da EAEko landaguneetan jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea, enpresa espiritua bultzatuz, ekintzaile autonomoak babestuz. Sortutako enplegu bakoitzak 5.592 eurotako diru laguntza izango du eta mikroenpresa berriei edo jada martxan daudenei, inbertsioaren %35-rainoko diru laguntza izango dute. Bi deialdi hauetarako finantziazioa guztira 553.059 euro da, eta horietatik 426.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontutik izango dira, 2013ko ekitaldirako ordainketa kreditu gisa, eta gainerako 127.059 euroak FEADER fondo komunitariotik eta 2007-2013 EAEko Landa Garapen Iraunkorrerako Programarekin bat eginda etorriko dira.

EREIN Programako eskabideen tramitazioa HAZIren bitartez egiten da -landa eta itsas ingurunearen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Fundazioa eta Programa hau garatzeko Sailak duen erakunde laguntzailea da-, eta LEADER Programako eskabideak, berriz, MENDINET Toki Ekintzako Taldearen bitartez egiten dira. Informazio guztia Eusko Jaurlaritzako webgunean eskuratu daiteke, eta eskabideak telematikoki egin ahal izango dira.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)