Berriak Lehendakaritza
Eu

Irekiak herri-ekintzarako Bit for Change programan parte hartu du

2013.eko irailak 27

Gobernu Irekiko zuzendari Luis Petrikorenak aurten martxan jarri den herri-ekintzarako BIT for Change programan parte hartu du. Pertsonek beren komunitatean aldaketarako eragile izateko duten ahalmena handitzea zen programaren helburua. Donostian garatu da prozesua, 250 orduko trebakuntza baten bidez. Programa honen emaitza gisa, objektuak eta tresnak trukatzeko Estonoesunasilla plataforma sortu da. Horren bidez, elkarbizitza, partaidetza eta elkarlaneko ekonomia indartzen lagundu nahi da, Donostiako Egia auzoan hasita, objektu handiak, pertsonalak, denbora, dohainak eta gaitasunak partekatzea eta berrerabiltzea bultzatuz.

VoxCivica herri-ekimenak aurkeztu ditu prozesuko emaitzak, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Innogune eraikinean. Programa horretan, Irekiaz gain, Deustuko Unibertsitateak eta Donostiako Sustapenak parte hartu dute, Mondragon Unibertsitatearen, Sinnergiak gizarte-berrikuntzako laborategiaren eta enpresa multzo handi baten laguntzaz.

Estonoesunasilla plataformak bizilagunak harremanetan jarriko ditu, online plataforma baten eta aurrez aurreko espazioen bidez (emoziozkoak, sormenezkoak, ludikoak). Horiek guztiak elkar topatzeko, ondo pasatzeko, hitz egiteko, gogoeta egiteko, kalean ekintzak egiteko… espazioak izatera bideratuta daude.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2013.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    Irekia participa en el programa de acción ciudadana Bit for Change http://t.co/uX9tzBTwQ2

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)