Berriak Osasuna

Euskadi eta drogak 2012 txostenaren arabera, alkoholaren, tabakoaren eta cannabis-aren kontsumoaren murrizketarako joera egonkortu egin da gurean azken bi hamarkadotan

2013.eko irailak 27

Alkoholaren, tabakoaren eta cannabis-aren kontsumoaren murrizketarako joera finkatu egin da gurean azken bi harmakadotan. Halaxe dio, bederen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen  zuzendariak, Miren Dorronsorok, gaur goizean bertan Legebiltzarrean aurkeztu duen "Euskadi eta Drogak" txostenaren hamabigarren edizioa aurkeztu du  gaur Eusko Legebiltzarreko Osasun eta Kontsumo Batzordearen aurrean.

1992 urtean abian jarritako ekimena izanik, azken 20 urteei begira jartzeko aukera aproposa eskeintzen digu aurtengo ale honek, Miren Dorronsororen beraren esanetan. Hala, inkesta hau guztiz baliagarri gertatzen zaigu, adikzioen eremuko politikak eta programak diseinatu eta ebaluatzerakoan.

Euskadi eta Drogak etxez etxe eginiko inkesta da, bi urtetik behin egiten dena, eta 15 urtetik 74 urtera bitarteko euskal herritarren droga-kontsumoko ohiturak ezagutzea du xede; baita adikzio nahiz drogomenpekotasunarekin lotutako gaien inguruan herritarrek duten iritzia ezagutzea ere. 2007 pertsonei egin zaie, hiru lurraldeetako populazioaren araberako proportzioan eta, ondorioz, Euskadi osoko biztanlegoaren isla. Aurtengo honetan, gainera, badu inkesta honek aurreko edizioekin alderatuta ekarpen berria, alegia: jokoen eta interneten adikzioaren inguruko hainbat galdera ere egin baitira. 

Ikerketaren Datu Nagusiak

Alkohola

2012an alkoholaren kontsumoaren beherako joera finkatu egin da.

  • Ø 2006az geroztik, nabarmen murriztu da egun gehienetan edaten dutenen portzentaia (%23,9tik %14,6ra) eta, aldi berean, inoiz edaten ez dutenen kopuruak gora egin du (%13,1%etik %24,4ra).
  • Ø Astelehen eta osteguna bitartean 10 lagunetik ia 7k ez du alkoholik edaten. Gazteenen artean, berriz, (15-24 urte bitartekoak) ratioa % 80ra igo da.
  • Ø Asteburutako kontsumoari dagokionez, esan liteke biztanlegoaren %11,3ak edaten duela gehiegi. Gazteen artean, aldiz, portzentaia hori %25ean kokatzen da.
  • Ø 2012an gora egiten du kontsumo arriskutsuak edo gehiegizkoak egiten dituen populazioaren proporzioa, bai astegun buruzurietan, baita asteburuetan ere.

Tabakoa

2012an egonkortu egiten da azken hamarkadako tabakoaren kontsumoaren murrizketa geldoa baina etengabea.  

  • Ø Sekula erre ez dutenen kopuruak gora egin du, adin guztietan gainera; eta bereziki, gazteen artean.
  • Ø Erretzen hasteko adinak bere horretan dirau. Batez beste, 17 urte.
  • Ø Euskadin 4tik batek (%5,7) dio ohiko erretzailea dela eta %5,4ak, berriz, aldian behin. %68,8ak ez du erretzen, horien herena erretzaile izandakoak diren arren. %45,6ak, ordea, ez du inoiz ere ez erre.

Cannabis

Cannabis-aren kontsumoak nabarmen egin du behera.  

  • Ø Biztanlegoaren %6,3ak dio cannabis erre duela, 2010arekin alderatuta ia lau puntu gutxiago. Gehien kontsumitzen dutenak 15 eta 24 urte bitarteko gazteak (%6,4) eta gizonezkoek (%8,8a, emakumezkoen %3,7% aldean).
  • Ø Eguneroko kontsumoaren murrizketa egonkortu egin da. 2010eko %1,9tik 2012ko %1,3ra. 15-24 urte bitartekoen artean are nabarmenagoa da beherakada: 2008ko %10,6tik 2012eko %2,7ra.
  • Ø Kontsumitzen hasteko adinak behera egin du pittin bat bada ere. Euskadin, batez beste, 18/19 urterekin hasi ohi dira; alkohola edaten eta tabakoa erretzen baino beranduago, hortaz.
  • Ø Azken urteotako beherakadak kontuan izanik ere, Euskadi EBeko gehien kontsumitzen duten herrialdeen artean da, kontsumo-tasak murriztuz doazen arren.

Legez Kanpoko Substantziak.

 Legez kanpoko substantzien erabilerak beherakada argia izan du Euskadin.

  • Ø Substantzia guztien kontsumoa murriztu da 2004tik hona, heroinarena izan ezik. Substantzia horien erabilera esperimentala (bizitzan noizbait) biztanleriaren % 14tik % 8ra igaro da 2004tik 2012ra; % 40ko murrizketa egon da, hortaz.
  • Ø Biztanleriaren % 8,6k adierazi du noizbait probatu duela era horretako substantziaren bat.
  • Ø Kokaina eta anfetaminak gehien kontsumitutako legez kanpoko drogak dira oraindik. 2012an, Euskadiko biztanleen % 6,5ak adierazi du gutxienez behin hartu dituela speed edo anfetaminak; % 5,5ak, kokaina; % 2,7ak, LSD edo beste substantzia aluzinogenoren bat; eta % 2,2k, estasia.
  • Ø Hasteko adina mantendu egin da, eta substantziak uzteko tasa hazi. Anfetaminak eta LSDa kontsumitzen besteak baino lehenago hasten dira, eta kokaina geroago (21urte ingururekin).

 Ausazko Jokoak

  • Ø Loteriak, kinielak eta antzekoak dira, alde handiz, gehien erabilitako ausazko jokoak, biztanleen % 53k jokatu baitute horietakoren batean iaz.
  • Ø Gainerako jokoen prebalentzia nabarmen txikiagoa da: % 3,2ak kartatan jokatu du dirua tarteko; % 2,6ak txanpon-makinekin; % 1,8ak bingoan; % 1,6ak dirua jokatu du frontoian edo beste herri-kirol batzuetan; eta % 1,5ak zaldi-lasterketetan edo beste kirol-apustu batzuetan.

Interneten Erabilera

  • Ø Inkestaren datuen arabera, Euskadiko 15-74 urte bitarteko biztanleen %72ak erabiltzen du Internet. Haietatik % 3 inguru bost orduz baino gehiago aritzen dira Interneten lan edo ikasketatik kanpo (35.000 lagun baino gehiaxeago). Beste 226.000 pertsona gehiagok -biztanleriaren % 13,7- erabilera txikiagoa baina intentsua egiten du (bi eta bost ordu artean egunero).

 

Lotura, Euskadi eta Drogak inkesten euskarazko testuak eskuratzeko:

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan