Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritza Desagerpen Behartue edo Nahi Gabekoei Buruzko NBE-ko adituekin elkartu da

2013.eko irailak 27

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando Desagerpen Behartu edo Nahi Gabekoei buruzko NBEko Lantaldeko kideekin elkartu dira Bilbon gaur goizean, Euskadin baitabiltza egunotan.

Euskal erakundeek desagerpen behartuen eta nahi gabeen alorrean oro har zer neurri eta politika abiarazi dituzten jakiteko asmoz etorri dira Euskadira nazioarteko adituok, eta, bereziki, desagerpen behartuen biktimen egia, justizia, ordaina eta memoria nola jorratzen diren aztertzera.

Gaur goizeko bileran, Jaurlaritzak azken hamar urteetan baino gehiagoan memoria historikoaren alorrean egindako lana azaldu diete Eusko Jaurlaritzako ordezkariek taldeko kideei.

Topaketa horretaz gain, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak koordinatutako agenda instituzionala ere izango du NBEko taldeak: Eusko Legebiltzarreko presidentearekin eta Giza Eskubideen Batzordeko kideekin elkartuko dira, baita EAEko Justizia Auztegi Nagusiko presidentearekin, EAEko Justiziako fiskal nagusiarekin eta arartekoarekin ere. Halaber, desagertuen senitartekoekin eta gizarte zibileko ordezkariekin elkartzea aurreikusita daukate nazioarteko adituek.

Euskadira egindako bisitaren ostean, Espainiako Gobernuarekin elkartuko dira adituak, baita Kataluniako eta Andaluziako autonomia-erkidegoetako ordezkariekin ere.

Topaketak amaitu ostean, aditu-taldeko bost kideek prentsaurrekoa emango dute Madrilen, bisitaldia baloratzeko. Talde hori NBEko Giza Eskubideetarako Batzordeak sortu zuen, 1980an, desagertutako pertsonen senitartekoei desagertuen egonlekua aurkitzen laguntzeko.


Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PCTolosa
    2013.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco se reúne con expertos de la #ONU sobre desapariciones forzosas e involuntarias. http://t.co/wXdiYQQMQZ »Via @Irekia_News

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ariel Dulitzky, miembro del Grupo de Trabajo de la ONU sobre desapariciones Forzadas e Involuntarias, Ugo Cedrangolo, miembro del Grupo de Trabajo de la ONU sobre desapariciones Forzadas e Involuntarias