Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak “Hegaztien koloreak” argazki lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du

2013.eko irailak 25

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak "Hegaztien koloreak" argazki lehiaketa antolatu du 2013ko Hegaztien Mundu Mailako Egunaren ospakizuna dela eta. Egun hau internazionalki ospatzen da urtero urriko lehen asteburuan, hegazti espezie ezberdinen kontserbazioaren garrantziari buruzko arreta deitzeko asmoz.

Argazki lehiaketaren gaia
2013ko Hegaztien Mundu Mailako Egunaren ospakizuna dela eta, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, argazki lehiaketa antolatu du gai orokor moduan "Hegaztien Mundua" duena.
Argazkien gaiak hurrengoak dira:
• Euskadiko Biodibertsitate Zentroak aurreko edizioetan Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatzeko antolatutako ekintzen argazkiak.
• Hegaztien biziraupenak duen garrantzia irudikatzen duten argazkiak.
• Hegaztiek jasaten dituzten inpaktu ezberdinak irudikatzen dituzten argazkiak, sentsibilizazio iturri bezala aurkeztuta.

Parte-hartzaileak
Argazki lehiaketa hau adin talde guztiei zuzendua dago.

Argazkien formatua eta aurkezte epeak
Argazkiak partehartze@torremadariaga.org helbide elektronikora bidali beharko dira gaian "Hegaztien koloreak" izenburua adieraziz. Argazkiak bidaltzeko epea 2013ko irailaren 23tik, 2013ko urriaren 11ra bitartekoa da. Argazki hauek, zentroko Facebook-eko perfilean ere ikusgai egongo dira (www.facebook.es/biodibertsitatea). Argazkiari atxikia, berau azaltzen duen 20 hitz baino gutxiagoko testu bat, partehartzailearen kontakturako datuak (izena, abizena eta telefono zenbakia) eta argazkiaren izenburua gehitu beharko dira.
Lanak originalak izan behar dute, hau da; beste lehiaketa batzuetan saritu gabeak, hedabide batek ere argitaratu gabeak eta inongo jabetza intelektualeri lotura gabeak.

Epaimahaia
Epaimahaia Euskadiko Biodibertsitate Zentroko lan taldeak osatuko du eta bere erabakia atzeraezina izango da. Epaileen erabakia irabazleei zentroko Web orrialdearen bidez jakinaraziko zaie (www.torremadariaga.net).

Sariak
Epaimahaiak hurrengo saria banatuko dio argazki irabazleari:
• 2 irteera itsasontziz "Zetazeoak 10etan" ekimenean kostaldeko hegaztiak eta zetazeoak ikuskatzeko 2013ko urrian.

• 50 €-tan baloratutako Eusko Labeleko produktuz osatutako saskia.

 


Jabetza eta erreprodukzioa
Aurkeztutako lanek, hirugarrenek gauza ditzaketen eskubideetatik salbuetsita
behar dute. Euskadiko Biodibertsitate Zentroa izango da saritutako lanen jabe, eta argazkiak edozein euskarri material edo digitaletan argitaratu eta/edo erreproduzitzeko eskubidea erreserbatuko du. Aukeratutako argazkiak atari digital ezberdinetan erakutsi daitezke hautatutako lanak, formatu murriztuan eta egokituan. Argazkiak argitaratzen badira, argazkien izenburua eta egilea adieraziko da. Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar berekin, baita epailearen erabaki apelaezina onartzea ere.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du sail honi atxikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez.

 


Informazio gehiagorako: Roque Pérez-Agote.  94 687 04 02 / 688 695 317
e-mail: roque.perezagote@torremadariaga.org

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Torremadariaga
    2013.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El centro de Biodiversidad de Euskadi organiza la tercera edición del concurso... http://t.co/dr0K7Rlm6A

  • @BirdingEuskadi
    2013.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    Concurso fotográfico "Los colores de la aves" http://t.co/j43WBcvNVc

Komunikabideek behera kargatzeko