Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadik udan estatuko bostgarren tokia berreskuratu du atzerriko turismoak duen pisuari esker

2013.eko irailak 26

Bi puntutan gora egin duen nazioarteko merkatuarentzako jomuga gero eta erakargarriagoa da

  • Elkarte bakoitzean atzerriko turismoak duen pisuari dagokionez, Andaluzia eta Valentzia atzetik ditu eta Balearrak, Kanariak, Katalunia eta Madril baino ez daude bere aurretik.
  • Euskadi gero eta jomuga erakargarriagoa da nazioarteko merkatuentzat: atzerritar turistak iaz baino bi puntu gehiago izan dira aurtengo udan
  • Udako emaitzarik onena Gipuzkoak lortu du, eta Donostiak okupazioaren % 80 gainditu du
  • Abuztua oso ona izan da Euskadi osoan; hala, sarrerak 2012an baino % 2,5 gehiago izan dira, eta emandako gauen kopurua ere igo egin da (% 0,9)
  • Landa-turismoari dagokionez, Arabako Errioxa eta Araba nabarmentzen dira

Eusko Jaurlaritzak udak Euskadin utzi dituen datuak baloratzeari ekin dio, Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) estatistika ofizialak eta Euskadiko Behatoki Turistikoak (Basquetour) egindakoak oinarri hartuta. Halaber, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) emandakoak ere erabili ditu, Estatuko beste autonomia-erkidego batzuekin alderatzeko.

Orain arte erabilgarri dauden datuak uztail eta abuztukoak dira, hotelei eta nekazaritza-turismoei dagokienez. Beraz, 2013ko udaren balantze osoa izateko, iraileko datuak falta dira; urrian argitaratuko dira horiek.

(Informazio gehiago erantsitako prentsa-oharrean)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)