Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Helduen hezkuntzan garatutako jardueretarako dirulaguntzak (2013-09-24(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko irailak 24

LABURPENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Política eta Kulturako sailburuaren proposamenez, agindu bat onartu du gaur izandako bileran, hain zuzen, irabazizko xederik ez duten erakundeek helduen hezkuntzaren arloan garatutako jarduerak egiteko dirulaguntzetarako deialdirako.

Deialdi horren xede da dirulaguntzak ematea, guztira 39.000 eurokoak, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egonik irabazizko xederik ez duten eta 2012/2013 ikasturtean helduen hezkuntzan oinarrizko heziketaren arloan jarduten zuten erakundeei.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan