Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak Zuzenean zerbitzuaren Donostiako bulegoak bisitatu ditu

2013.eko azaroak 03

 

Zuzenean Eusko Jaurlaritzako herritarrentzako arreta zerbitzuak 3.542 kontsulta jasotzen ditu batez beste eguneko, eta herritarren eta euskal administrazio publikoaren arteko komunikazio-bitarteko gisa egonkortzea lortu du

Kontsulta ohikoenak honakoak dira: Jaiotza edo adopzioagatik laguntzak, familia eta lana uztartzeko laguntzak eta beka ez-unibertsitarioak eta eskolatzeko bekak.

Zuzenean zerbitzuetan 104 pertsonal lan egiten dute; horietatik 19k, Donostiako bulegoetan

Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak Zuzenean zerbitzuak Donostian dituen bulegoak bisitatu ditu gaur.  Donostiako bulegoetara egindako bisitaldian, Andres Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordea eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria izan ditu alboan Josu Erkorekak.

Zuzenean herritarrentzako Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuak 724.816 kontsulta jaso ditu guztira urtea hasi zenetik. Horietako gehienak (% 58) zerbitzuaren bulegoetan bertan egin dira; gainontzeko % 42 Eusko Jaurlaritzaren 012 telefonoaren bitartez egin dira. Batez beste 3.542 kontsulta jasotzen ditu egunean Zuzenean zerbitzuak.

2013ko datuak (urtarriletik irailera)

Telefonoz

Bulegoetan

Guztira

Kontsultak

306.490

418.326

724.816

Kontsultak eguneko

1.480

2.062

3.542

 

Kontsulta ohikoenak jaiotzagatik edo adopzioagatik ematen diren laguntzei, familia eta lana bateragarri egiteko ematen direnei, beka ez-unibertsitarioei eta eskolatzeko bekei buruzkoak izaten dira.

 

Kontsulta ohikoenak

Kontsulta

%

Jaiotza edo adopzioagatik laguntzak

9,2%

Familia eta lana uztartzeko laguntzak

8,6%

Beka ez-unibertsitarioak / Eskolatzeko bekak

7,5%

Etxebiden izen-ematea

7,1%

Zigorrak

6,6%

Etxebideko espedienteari buruzko kontsultak

5,3%

Jabetza horizontala eta hiri-errentamenduak

3,7%

Etxebideko erregistroaren eguneratzea

3,7%

Etxebizitza-komunitateak eraberritzeko laguntzak

3,4%

Etxebideko espedienteko aldaketak

3,3%

Lurraldeka, Bizkaian egin dira Zuzenean zerbitzuan kontsultarik gehien, jarraian Gipuzkoa dagoelarik eta azkenik Araba.

LANGILEAK

Herritarrek egindako kontsultak erantzun ahal izateko, Zuzenean zerbitzuak 104 langile ditu guztira; horietako 70ek zerbitzuaren bulegoetan lan egiten dute lan eta beste 34k telefono bidez erantzuten dituzte kontsultak.

Zuzeneaneko langileak

Bulegoetako langileak

Araba

15

Bizkaia

36

Gipuzkoa

19

Telefono bidez lan egiten dutenak

34

GUZTIRA

104

 

ZUZENEAN

Zuzenean 2008an jaio zen eta «pertsonek pertsonei emandako zerbitzu horizontal, integral, multikanal eta proaktiboa da».

Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburu bakoitzean bulego bana du, baita herritarrei telefono bidezko arreta emateko zenbaki bat ere: 012.

Zuzeneanek ematen dituen zerbitzuen artean honakoak daude: Eusko Jaurlaritzak emandako zerbitzuei eta bideratutako izapideei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza; izapideak abiatzea; agiriak erregistratzea; tasak, zigorrak eta prezio publikoak kobratzea; kexa eta iradokizunak kudeatzea; herritarren eskaera edo kontsultak dagokion sailetara bideratzea; eta izapide eta gestio jakin batzuetako aurretiko hitzorduak kudeatzea.


Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jerkoreka
    2013.eko azaroak 03

    Comentario de Twitter:
    El servicio de atención ciudadana del Gobierno Vasco, Zuzenean, atiende una media de 3.542 consultas diarias y se... http://t.co/m9qeZCrYPr

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)