Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren bisita Estatu Batuetara

2013.eko urriak 07

Arantza Tapiak gaur hasiko du AEBetako agenda

  • Euskal eredu ekonomikoa aurkeztuko du Garapeneko Nazioarteko Bankuaren aurrean

  • Merkataritza Askeko Ituna eta manufacturing back to USA politikek hartuko dute agendaren zati bat

  • Beste batzuen artean, Obamaren gobernuko bi idazkariorderekin elkartuko da: Nazioarteko Merkataritza eta Energia Sailekoekin

Iñigo Urkullu lehendakariak Estatu Batuetako bidaia ofiziala hasi aurretik bi egun falta direla, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak urriaren 7an eta 8an agenda ofizialari ekingo dio, gai ekonomikoei estu loturik.

Arantza Tapia Industriako sailburuorde Juan Ignacio García de Motiloarekin batera joan da Estatu Batuetara, baita Imanol Aburto Internazionalizazioko zuzendariarekin ere. Helburua Washingtonen gai ekonomikoez egingo duten agendan parte hartzea.

Astelehena, urriak 7: eredu ekonomikoa Garapeneko Nazioarteko Bankuan

Goizeko 11etan (Euskadin 17ak), Tapia sailburuak mintegi batean parte hartuko du Garapeneko Nazioarteko Bankuan. Bertan, euskal ekonomia ereduaz jardungo dute: Euskadiko Clusterren Politika eta lehiakortasunean duten eragina.

Arratsaldean, John Hopkins Nazioarteko Ikerketa Eskola Aurreratuan mahai-inguru batean parte hartuko du (SAIS. John Hopkins School of Advanced Internacional). Bertan, Atlantikoko arroa globalizazioko gune nagusi bezala landuko dute, Europaren eta Estatu Batuen arteko harreman transatlantikoen ikuspegitik, baita ikuspegi energetikotik ere.

Asteartea, urriak 8: Merkataritza Askeko Ituna eta «industriara buelta»

Astearteko jardunaldian, urriak 8, sailburuak agenda garrantzitsua izango du erakunde arteko hainbat topaketarekin. Bi gai jorratuko dituzte: Merkataritza Askeko Itunaren eta Obamaren Gobernuak sustatutako politiken etorkizuna Amerikako lurretara manufakturak eramateko.

Astearte goizean, Tapia Francisco J. Sánchez AEBetako Nazioarteko Merkataritzako idazkariordearekin elkartuko da. Hura da AEBetako Gobernuaren eta Europar Batasunaren arteko negoziazioen arduraduna, Merkataritza Askeko Itunaren etorkizunari dagokionez.

Eguerdian, Energia Sailarekin jardungo dute. Eraginkortasun Energetikorako eta Energia Berriztagarrietako idazkariordearekin bazkalduko du, eta AEBek sustatutako energia garbiak fabrikatzeko ekimena ezagutuko du.

Manufacturing back to USA

Eusko Jaurlaritza interesaturik dago manufakturak Estatu Batuetara bueltarazteko ekimenarekin; hala, AEBetako Senatuko eta Kongresuko ordezkariekin bi saio antolatu ditu, politika horiek euskal enpresetarako ekar ditzaketen aukerak aztertzeko helburuz.

Astearte arratsaldeko lehen orduan, Sherrod Brown senatariak, fabrikazio nazionaleko politikak definitzen diharduenak, aurkeztuko dizkio Tapia sailburuari Obamaren Gobernuaren neurriak, industria AEBetara bueltatzearen ingurukoak.

Lee Ferry kongresistarekin izango du ondoren bilera, Kongresuko merkataritza eta manufaktura azpibatzordeko presidentearekin.

Arantza Tapiak Washingtonen izango duen agenda esklusiboa amaitzeko, bilera bat egingo du Martin Lowery Landaguneetako Kooperatiba Energetikoen Elkarte Nazionaleko zuzendari exekutiboarekin. Erakunde hori 900 kooperatiba elektrikok baino gehiagok osatzen dute, 42 milioi biztanle dauzkate 47 estatutan eta AEBetako salmenten % 15 biltzen dute.

Asteazkenetik aurrera, Arantza Tapia sailburuak Urkullu lehendakariaren agendarekin bat egingo du, euskal enpresak ardatz hartuta.

GARRANTZITSUA

GAUR GOIZEAN ZEHAR, ASTELEHENA, BAIEZTATUKO DIZUEGU EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILAK ZER ORDUTAN EMANGO DITUEN OHARRA, IRUDIAK ETA AUDIOA, TAPIA SAILBURUAK ESTATU BATUETAN DUEN AGENDARI SEGIMENDUA EGITEKO HELBURUAREKIN.

Eskerrik asko!

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 7a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)