Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Arrano Arrantzalea, Euskadiko ikasleen ingurumen arloko irakaslea

2013.eko irailak 24

• Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Aranzadiren eta Urdaibai Bird Centerren arteko lankidetza
• Espeziearen Euskadiko biosfera-erreserbako etorkizuneko balizko habiagintza
• Eskoziatik Afrikara, Euskadin geldituta

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak arrano arrantzaleari buruzko ingurumen-hezkuntzako programa bat abiatuko du ikastetxeetan. Faunako espezie horrek ikasleen artean biodibertsitatearen eta ingurune naturalaren inguruko ingurumen-kontzientziazioa zabaltzen lagunduko du, baita beste hizkuntza batzuetan dauzkaten konpetentziak hobetzen ere.

Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitateko zuzendari Amaia Barredok zehaztu duenez, «Bizkaiko Foru Aldundia Urdaibaiko biosfera-erreserban arrano arrantzalea lehengoratzeko aurrera eramaten ari den proiektuaren esparruan egingo da programa. Urdaibai Bird Centerren bidez eta Aranzadi Zientzia Elkartearen partaidetzarekin jarri du martxan, hegazti harrapari horrek aipatutako erreserban habia jarri ahal izatea lortzeko xedearekin. Espezie hau ikurtzat jotzen da, ezagun eta karismatikotzat, bere neurriarengatik eta arrantzatzeko ohiturarengatik. Gure seme-alaben ingurumen arloko maisu bihurtuko da eta, gainera, Urdaibai Erreserba turismo ekologikorako helmuga gisa aukeratzea indartuko du».

Arrano arrantzaleek batez ere Erresuma Batuan, Frantzian, Alemanian eta Norvegian jartzen dituzte habiak eta Euskadi haien migrazio-ibilbide betean dago. Migrazio garaian, hegazti hau Urdaibain, Txingudiko badian eta Zadorrako sistemako urtegietan finkatzen da. Arrano arrantzalea herrialde horietan guztietan egotea Euskadiko ikasleek Europako beste ikasle batzuekin ingurune naturala eta bere biodibertsitatea babestearen garrantzia landu ahal izateko lotura bat izango da, baita atzerriko hizkuntzak praktikatzeko eta arlo horretan dauzkaten konpetentziak hobetzeko ere.

«Gaur egun, eraztundutako aleak Urdaibain dauden bitartean behatzeari esker, arrano arrantzaleek migrazio-geldialdietan egiten duten eremu honen erabilerari buruzko informazio asko daukagu. Eskoziatik ekarritako aleetatik bostek Afrikaranzko migrazio-bidaia hasi berri dute, uda Biosfera Erreserbako kostaldean igaro ondoren. Arrano hauek beren ibilbideak satelite bidez jarraitzea ahalbidetuko duten transmisoreak dauzkate», azaldu du Amaia Barredok.

Urdaibaiko partzuergoak oztopoak minimizatzera eta, hala, hegazti migratzaileen egonaldia erraztera zuzendutako proiektuetan aktiboki lan egiten du. Horietako bat linea elektrikoekin lotuta dago; haiek lurperatzea eta estaldurak eta seinaleak hobetzea bultzatzen du, hain zuzen.

Urdaibai Bird Center eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzearekin batera bultzatutako errekuperazio proiektuko Arrano arrantzaleak abian dira jada. Orain sekulako ikuskizunaren lekuko izateko aukera daukagu…

Gaurtik aurrera Urdaibaiko Arrano arrantzaleen bidaiak jarraitu ahal izango dira, beren Afrikaranzko migrazioan. www.birdcenter.org webgunearen bitartez, Toulousen (Frantzian) basea duen Argos satelitetik jasotako datuak eguneratuko dira. Era honetan, gure etxetik bertatik, bost arranoekin batera bidaiatu ahal izango dugu. Haien gorabeheren lekuko izango gara eta oztopo guztiak gaindituz haien neguko helmugara heltzen ote diren jakin ahal izango dugu, ziurrenik Afrika Subsahariarreko mendebaldeko kostan.

Gautegiz-Arteaga eta Muxikako eskoletan gainera, adi-adi daude; izan ere, bakoitzak arranoetariko bat babestu baitu. "MONTORRE" izeneko arranoak Gautegiz Arteagako eskolaren izena hartu du. "URRETXIDORRA" izenekoa berriz, Muxikako eskolako umeen bultzadarekin egiten ari da dagoeneko, zeruan zeharreko bere hegaldia.

Eskozian ere ikusmina ez da txikia, arranoak bertatik ekarritakoak baitira, Eskoziar Gobernuak emanda Urdaibaiko Arrano arrantzalearen errekuperazio proiektua egin ahal izateko.

Beste arrano batek "ARTIA" izena darama, udalerriko boluntarioek proiektuari emandako laguntzaren omenez. "BRINZAL", berriz, izen bera duen harraparien errekuperazio zentroak proiektuari eskainitako laguntza eskertzeko izendatu da.

Azkenik, Valvospain enpresa-taldeak, balbuleria industrialerako produktuak diseinatu eta ekoizten dituenak, URDAIBAIizeneko arrano arrantzalea babestu du.

Proiektu hau uztailaren hasieran abiatu zen, boluntario talde batek eta pertsonal adituak, Eskoziar Gobernuaren baimenarekin, Eskoziako Highland-etako habietan arranoak bildu zituztenean. Hauek Aberdeen-etik Madrilera bidaiatu zuten hegazkinez Londresetik pasatuz, eta handik Urdaibairaino eraman ziren errepidez.

Behin askatasunean, haien lehen migrazio-bidaiaren arriskuak gainditzen dituzten arranoek Afrikan emango dituzte gutxienez bi negu. Honela ba, bizirautekotan, euren hirugarren urtetik aurrera bueltatuko dira, ugaltzeko.

Bidaia ikusgarri baten satelite bidezko jarraipena Urdaibaiko Arrano arrantzaleak hasi dira Afrikarantz migrazioan

Urdaibai Bird Center

Bien bitartean, bidaia harrigarri horren nondik norakoak jarraituko ditugu… Sahara desertuaren antzeko oztopo geografikoak, itsasarteetan gurutzatuko beharko dituzten haize bortitzak… eta horrekin batera ez dira gutxiagorako izango ere gizakiak jarriko dizkien oztopoak, ezkutuko ehiza, linea elektrikoak edota hainbeste haize-errota dituzten parke eolikoak…

Informazio gehiago:
http://www.birdcenter.org/eu/proiektuak/proyectos-de-seguimiento-mediante-nuevas-tecnologias/237

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Mari Unamuno, Director Urdaibai Bird Center