Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak abalak emango dizkie ekonomia suspertzeko proiektuak dituzten enpresei

2013.eko irailak 24

Euskadiko enpresa txikiak eta ertainak finantzatzeko abal publikoak emateko ezohiko programa garatzen duen dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak; 100 milioi euro bideratu ditu horretara. Proiektu zehatz bat garatzen laguntzeko finantza-tresna bat da. Josu Erkoreka bozeramaileak, Ogasun eta Finantzako sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriak eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak prentsaurrekoa eman dute Gobernu Kontseiluaren ostean.

Tapiak programa garatu du, eta berau «proiektu garrantzitsu» bat duten ETEentzat dela azaldu. Enpresek eskaera bat egin beharko dute, proiektua azaldu, eta berau bultzatzeko jarriko diren zerbitzuak zehaztu beharko dituzte. Jaurlaritzak 100 milioi euro bideratuko ditu, eta proiektuen % 30 finantzatuko da. Abalak lortzeko eskakizunetako bat euskal hornitzaileak edukitzea da, enpleguak Euskadin sor daitezen. Izan ere, finantza-tresna emateko orduan, lanpostuak sortzeko gaitasuna hartuko da kontuan, baita proiektuak sektorean zer bultzada izango duen ere. Abal publikoak bakarka edo sektoreko beste batzuekin elkarturik eskuratu ahal izango dituzte enpresek. Jaurlaritzak uste du abal publikoetara 100 milioi bideratuta euskal gizarte osora 600 milioi euro itzuliko direla.

Espainiako Gobernuak onartu berri duen ospitaleko farmaziaren baterako ordainketa ere izan du hizpide bozeramaileak. Eusko Jaurlaritzaren iritziz baterako ordainketa «zentzugabekeria» bat dela adierazi du Erkorekak. «Giza, administrazio eta osasunaren» ikuspegitik neurria zentzugabekeria bat da, bozeramaileak azaldu duenez, eta ez du orain arte baterako ordainketari lotu zaizkion helburuetako bakar bat ere betetzen; hau da, atzera eragitea eta dirua biltzea. Era horretako baterako ordainketa abiarazteko gastua «aurrezte teorikoa baino handiagoa» izango dela ere gaineratu du Erkorekak (200.000 euroko aurreztea aurreikusi dute). Datorren urriaren 1erako abian egotea «ezinezkoa» dela esan du Erkorekak. Eusko Jaurlaritzaren aburuz, ez dute gaia sakon aztertu foro egokietan; horregatik, errekurtso bat jarriko du Rajoyren gobernuak atzera egin dezan. Errekurtsoari erantzuten dioten arte abian ez jartzeko eskatuko du Eusko Jaurlaritzak.

Erkorekak, halaber, azaldu du Eusko Jaurlaritza Euskal Curriculuma eguneratzeko prozesuan buru-belarri lanean ari dela. Dokumentua «hasiera-hasieran» dago oraindik; gogoeta sustatzea, eztabaida partekatzea eta adostasunetik sortutako azken dokumentu bat ekartzea da haren asmoa.  Hezkuntza-eragileen ekarpenak hartzeko prest dago Jaurlaritza. Hauxe zehaztu du Erkorekak: «Adosten ez dena ez da onartuko».  Prozesua oso hasierako fasean dagoela nabarmendu du bozeramaileak.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2013.09.24)

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Cebek_
    2013.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @laboralempresas: El Gobierno avalará a las empresas con proyectos para la reactivación económica http://t.co/IfsJIA1r90

  • @laboralempresas
    2013.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno avalará a las empresas con proyectos para la reactivación económica http://t.co/IfsJIA1r90

  • @bilbaometropoli
    2013.eko irailak 25

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno avalará a las empresas con proyectos para la reactivación económica http://t.co/ulhiqsa6sP vía @Irekia

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)