Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Urumea arroan uholdeak ekiditeko erakunde arteko Batzordearen seigarren bilera egin da

2013.eko irailak 23

• Erakunde arteko batzorde honen helburua uholdeak ekiditeko ekintzak koordinatzea da; hain zuzen, Urumea ibaiak, gainezka egitean, Donostia-San Sebastian, Astigarraga eta Hernanin sortzen dituen kalteak ekiditeko.

• Erakundeen arteko batzarrak berretsi du konpromezua adostutako neurriak aurrera eramateko ur goraldien kudeaketa eraginkorra lortzeko eta uholdeak ekideteko xedearekin.

Gaur goizean, Donostiako udalean, Urumea arroan uholdeak ekiditeko erakunde arteko batzordearen seigarren bilera egin da. Bertan hurrengoek hartu dute parte: Eusko Jaurlaritzako eta Uraren Euskal Agentziako ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Donostia, Astigarraga eta Hernaniko Udaletako ordezkariak, Añarbeko Uretako ordezkariak eta, Gobernu zentralaren aldetik, Kosten Zuzendaritza. Hauekin batera, bizilagun elkarteen ordezkaritza ere egon da.

Erakunde arteko batzorde horren helburua uholdeak ekiditeko ekintzak koordinatzea da; hain zuzen, Urumea ibaiak, aldian-aldian, gainezka egitean, Donostia, Astigarraga eta Hernanin sortzen dituen kalteak ekiditeko.

Bertan udalerri hauek uholdeekiko duten egoera eztabaidatu, eta etorkizunera begira, ekintza eta proposamen zehatzak aztertu dira.

Ildo horretan, zonan egin beharreko ekintzak aztertu dira . Bileran zehar hainbat puntu jorratu dira. Alde batetik, Urumean egin beharreko ekintzen egoera aztertu da.

a) Urumea ibaian, Martutene-Karabel tarterako egindako Ikerketa Hidraulikoan aipatutako behin-behineko proposamenen analisia. Bertan puntu konkretu hauetan egin beharreko lanak aipatzen ziren.
o Gartziategi meandroa (mozketa bat egitearen eraginkortasuna aztertu da, inguruaren uholde arriskua murrizteko).
o Gartziategi-Ergobia (ibilgua 30-35 metro zabaltzeko proposamena, ibilgu bikoitza eraikiz).
o Ergobiako Zubia (gaur egun sedimentu eta urak garraiatutakoak direla-eta eraginkortasun gutxi daukan zubiaren begia dragatu; eta zubiaren baoa handitu, ezkerreko ertzan kokatuko den begi osagarri batekin).
o Ergobia- Akarregi meandroa (Ibilgua zabaltzeko irtenbidea aurkeztu zen: mozketa lehor baten bitartez ibaia hedatzeko gunea sortu).
o En Akarregi-Karabel (Ergobian sortu eta Karabeleko zubiraino doan lezoia mantendu).
Ondoren, azaldu da lanen hurrengo fasean, ekintzen proposamenetan Eziagoraino heldu beharko litzatekeela - Portu auzoa barne - eta lehentasunak ezarriko direla ekintza horiek gauzatzeak ekarri lezakeen onuren arabera.

b) ETS zubia - Loiola ekintzari buruz, obren egoeraren berri eman da, eta azaldu da tren-zubia maiatzaren bukaeran bota zela, eta udan zehar zubi-brankak burutu direla. Aipatu da, era berean, aurreikusita zegoela, estrukturaren egitura kokatzea 2014 urtearen hasierarako, eta horrela kolektore-zubia 2014ko uztailerako eraitsi egin ahal izango dela. Honen harira adierazi nahi izan da ETS eta URAren arteko elkarlana estua dela ibilguaren behin behineko okupazioari aurre egiteko.

c) Martuteneko proiektuari dagokionez, udalaren eskutik egin diren URA eta bizilagunen arteko bilera-informatiboen berri eman da. Donostiako Udalak obrak koordinazioa eta jarraipena egiteko batzorde baten osaketa proposatu du eta batzordeak bere oniritzia eman du.
o Bizilagunek eskatuta, eta proposamenaren aurreanalisi bat egin ondoren, ibaiertzaren ibilbidearen kota jaitsi egin zen ibaira hurbiltzeko, eskatzen zuten moduan.
o El Ayuntamiento Udalak auzoa drainatzeko proiektua aurkeztu zuen, proiektu hidraulikora gehitzeko, beharrezko ikusten baitzen proiektuaren gainontzekoekin burutzea.
o Horrez gain aldaketak sartu zituen proiektu hidraulikoan: alde batetik, Villa Manila eraistea eta, beste alde batetik, trafikoa Tranbiaren Pasealekutik.

d) Hernaniko Karabel Zubiaren obren inguruan, aurreikusita dago lanak urrian hastea.

e) Egiako zubia ordezkatzeko 22 proposamen jaso dira. Aurreikuspenen arabera, behin-betiko proiektua 2014ko lehen hiruhilabeterako prest egongo da.

f) Txomini dagokionez, dagoeneko bi eraisketa lan burutu dira eta laster Aita Abarzuza deituriko zonaldearen eraisketa gauzatuko da. Pleguak idatzi dira jada eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak izango duen inplikazio maila zehazteke dago, auzo berriaren garapen berria definitzeko.

g) Ibilguen mantenimendu lanen inguruan, URAk 2013ko 2. hiruhilabetean egindako lan ezberdinen berri eman du: landaketak, aldez aurretiko landaketen mantentze lanak, eta ezustekoei aurre egiteko lan ezberdinak. Guztira, 37.231,72€ eurotako inbertsioa suposatu dutenak.

Batzorde honek 2013ko abenduaren 16an egingo du hurrengo bilera. Berau berriro, Donostiako Udaletxean ospatuko da, eta bertan obren kronogramaz eta finantzaketen gaineko akordio posibleez hitz egingo da. Bitartean, parte hartzen duten erakundeek, elkarlanean arituko dira gainontzeko lanen programazioa prestatzeko. Bestalde, batzordeak obrak jarraitzeko mahai bat sortzeko, Donostiako Udalak egindako proposamena onartu du

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)