Berriak Osasuna
Eu

Gripearen aurkako txertoaren 2013ko kanpaina hasi da

2013.eko irailak 23

Kanpaina gaur, irailak 23, astelehena, hasi da, eta azaroaren 8ra arte luzatuko da.

Kanpaina arrisku-taldeetako pertsonei zuzenduta dago, 65 urtetik gorakoei, diabetesa edo gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei eta osasun-arloko profesionalei, alegia.

Gripearen aurkako txertoaren 2013ko kanpaina martxan da.

Gripea gaixotasun infekziosoa eta oso kutsakorra da, eta edonorri eragin diezaioke. Oro har, onbera da, baina birika, bihotz edo gibeletako gaixotasun kronikoak edota diabetesa duten pertsonen kasuan, konplikazio larriak sorraraz ditzake. Gainera, garrantzitsua da 65 edo gehiagoko pertsonek txertoa jasotzea, nahiz eta gaixotasunik ez izan.

Urtero jarri behar da txertoa, birusa aldatu egiten baita. Hortaz, txertoaren konposizioa urtero eguneratzen da.

Gaur egun, prebentzio-neurri seguru eta eraginkor bakarra da txertoa. Oso erraza da txertoa jatzea. Nork bere osasun-zentrora deitu behar du, edo hara joan, eta nola egin azalduko diote.

65 urtetik gorakoek osasun-txartela edo NANa besterik ez dute aurkeztu behar. Arrisku-taldeetako pertsonek beren osasun-profesionalarengana jo beharko dute, dagokien bolantea jasotzeko.

Beste alde batetik, osasun-profesionalei eta gizarte-langileei txertoa jartzea bereziki gomendatzen die Osakidetzak, arrisku-taldeekin etengabe harremanetan dagoen talde estrategikoa baita.

Iazko 2012-2013 kanpainan, 301 kasu erregistratu ziren 100.000 biztanleko.

Aurtengo kanpainarako, 380.000 txerto ditu Osakidetzak. Beharrezkoa izanez gero, kopurua handituko litzateke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau