Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Gatzagaetxebarria sailburuak uste du hitzarmen ekonomikoak ekonomia suspertzen lagunduko duela

2013.eko irailak 26

Ogasun eta Finantzetako sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriak berriro adierazi du 2013. urtearen amaiera eta 2014.a zailak izango direla, eta EAJk eta PSE-EEk (PSOE) lortutako hitzarmenak ekonomia suspertzen lagunduko duela uste du. Gatzagaetxebarriak itunak bi lehentasunezko helburu dituela baieztatu du: alde batetik, erakundeei gizarte-babeserako euskal eredua bermatzeko nahikotasun finantzarioa ematea, eta, bestetik, ekonomia indartzea eta enplegua sortzea. Sailburuak hitzarmenari bultzada eman dio, eta «Eusko Jaurlaritzak bere eskumenekoak diren alderdiak betetzeko konpromisoa» duela adierazi du. Era berean, Jaurlaritza fiskalitateari buruzko hitzarmenean bildutako printzipioekin bat datorrela aipatu du, «fiskalitate bidezkoa, eraginkorra eta mailakatua» baita, sailburuaren esanetan. Gatzagaetxebarriaren arabera, irizpideok administrazio bakoitzaren eskumen-esparruak «errespetatzen» dituzte. Sailburua akordioa erakunde guztietara zabaltzearen alde agertu da.

Gaur goizean, Ogasun eta Finantzetako sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriak fiskalitateari buruzko osoko bilkura monografikoan hitz egin du, Legebiltzarreko taldeen mintzaldien ostean.

Gatzagaetxebarriak errepikatu du ekonomiaren bilakaera aztertuz gero, «argi-itzalak» ageri direla. Itzal gisa, «geldituta» dagoen Europar Batasuna dugu. Bestetik, sailburuak azaldu duenez, esportazioek gora egin dute, eta, kontsumoak behera egiten jarraitzen duen arren, orain mantsoago ari da beherantz, eta horrek ekonomia orekatu du.

Gai bakarra: Eztabaida monografikoa, fiskalitateari buruz. (10\11\08\00\0010)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)