Berriak Ekonomia eta Ogasuna

Carlos Aguirrek Elkargiko bazkideen batzar nagusia eta XXI. Enpresaburu Topaketa itxi ditu

2010-04-16

 Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak Elkargi elkarrekiko berme-baltzuak antolatutako jardunaldien amaiera-ekitaldian parte hartu du, eta bertan esan du Euskadik egoera hobea duela "susperraldi sendoagoa sumatzeko" orduan, onbideratuago dituelako kontu publikoak. 

Eusko Jaurlaritzaren esku dauden azken datuek egiaztatu egin dute, era berean, Euskadik susperraldi ekonomikoaren bidean jarraitzen duela.

 Aguirrek zehaztu du hazkuntza "neurrizkoa" izango dela oso. "Emaitza positibo horiekin uste dugu suspertze ekonomikoa izango dugula, nolanahi ere enplegua modu iraunkorrean lortzeko gai izan arte amaitutzat emango ez dugun krisialditik irteteko", adierazi du.

Sailburuak azaldu du Eusko Jaurlaritzaren jardunaren lehentasuna hazkunde "argia" lortzea dela, jakintzan eta berrikuntzan oinarritutakoa, hain zuzen ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre