Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Musikene “sostengaezina” dela argudiatu du Celaak

2010.eko apirilak 16

Hezkuntza sailburuak jakinarazi duenez, Musikeneko ikasle batek “30.000 euroko gastua dakarkie zergadunei ikasturte bakoitzean, EHUko ikasle batek baino hiru aldiz gehiago”

Isabel Celaak adierazi du bere sailaren helburua dela Euskadiko Musika Kontserbatorioa “kalitate handiko proiektu bat bihurtzea, gure ingurunean goi-mailako musika-irakaskuntzan nahitaezko erreferentea izan behar duena”.

Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren esanetan, gaur egun eragozpen bat dago Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia “musika-irakaskuntzan erreferente bat eta kalitate handiko proiektu bat izan dadin: egungo parametroetan sostengaezina dela”, jakinarazi du. Celaaren ustez, egoera aurreko gobernuak antzeman zuen 2005ean.

EAEko Hezkuntzaren arduradun nagusiaren aburuz, proiektu akademikoa, ikasketa-plana eta gastuen kontrola izan behar dituen proiektu “sendo” bat behar du Musikenek; bestela, “ezin izango genuke kalitateaz hitz egin, diru publiko asko bideratu arren”, azaldu du.

Celaak hainbat datu eskaini ditu adibide gisa, izan ere, datuok Musike “sostengaezina” dela erakusten dute sailburuaren ustez. Bere esanetan, zentroan ikasten duen ikasle bakoitzak 30.000 euroko gastua dakarkie zergadunei; hortaz, ikasle baten karrera bakoitzak 120.000 euroko gastua dakar. Gainera, Hezkuntza sailburuak jakinarazi du Musikene proiektuaren datorren urterako aurrekontua 11 milioi eurokoa dela, eta hori “aurrekontu egonkor baten antitesia” da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Celaa