Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ziurtatu du industriak bultzatuko duela susperraldia

2013.eko irailak 23
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakariak baieztatu duenez, «euskal industriak susperraldi ekonomikorako motor izan behar du». Urkulluk gogorarazi du 2013a urte «latza eta zaila» dela, eta 2014rako atzeraldia amaitzea eta susperraldi ekonomikoa hastea espero duela. Ildo horretatik, lehendakariak Espainiako Gobernuari eskatu dio ez dezala industria-sektorea energia-erreformarekin eragotzi. Urkulluk azaldu duenez, erreforma horrek industria-enpresen kostuen % 20 baino gehiago igotzea ekar dezake eta horrek «egoera larrian» jarriko lituzke enpresak. «Siderurgia-sektorea susperraldiaren eta enpleguaren alde ari da lanean; ezin dugu onartu erreforma elektrikoak bere etorkizuna eragoztea eta, ondorioz, itxi behar izatea», ziurtatu du Urkulluk.

Lehendakaria Gerdau taldearen instalazioetan izan da, Basaurin. Instalazio horretan, altzairua ekoizten dute. Lehendakariarekin batera, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia eta Industriako sailburuorde Juan Ignacio García de Motiloa izan dira. Eusko Jaurlaritzako ordezkariek instalazioak bisitatu dituzte, eta enpresa-taldeko zuzendariekin bildu dira.

Lehendakariak adierazi duenez, Gerduren adimen artifizialeko proiektua enpresaren lehiakortasuna eta enplegua bermatzeko adibidea da. Bide horrek bi zutabe bateratzen ditu, eta Eusko Jaurlaritzak horien aldeko apustua egin du: berrikuntza eta nazioartekotzea. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren finantzaketa du, Etorgai programaren 5 milioi euroko inbertsioaren bitartez. Lehendakariak «lan-bakea»ren garrantzia nabarmendu du; hots, hitzarmen kolektiboak berritzearena. Bere aburuz, enplegua da enpresen lehiakortasuna bermatzeko tresnarik onena, «ondasunik preziatuena».

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GureAhaleginak
    2013.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari asegura que "la recuperación va a llegar de la mano de la industria" http://t.co/zF7iLMsFPA

  • @iurkullu
    2013.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    La siderurgia está luchando por la recuperación y el empleo, la reforma eléctrica no puede lastrar su futuro http://t.co/X0xCB6WWvX

  • @aitor_eus
    2013.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakariak adierazi du susperraldia industriaren eskutik etorriko dela. http://t.co/qFpOUQnkNh

  • @eajpnvparlament
    2013.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakariak adierazi du susperraldia industriaren eskutik etorriko dela. http://t.co/qFpOUQnkNh

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)