Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak berdintasunaren alde lan egiten duten erakundeen "lana eta eraginkortasuna optimizatzeko beharrezkoa den hausnarketa" egingo du

2010.eko apirilak 16

Lehendakariaren esanetan, Jaurlaritzarentzat "lehentasuna" du "gizonei eta emakumeei berdintasunean lehiatzea galarazten dieten mugak haustea", eremua edozein dela ere 

Patxi Lópezek Eusko Legebiltzarrean jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritza aztertzen ari da berdinatasun lortzearen alde lanean ari diren zenbait zerbitzu batzea, baina horren inguruan "oraindik ez dago erabakirik hartuta", gaineratu du. 

Lehendakariaren arabera, Eusko Jaurlaritza berdintasuna lortzearen alde borrokatuko da, izan ere, "gure herri ereduaren oinarri nagusietako bat da hori", eta konpromiso horrek, besteak beste, Emakunde, Berdindu eta Biltzen erakundeen "lana eta eraginkortasuna optimizatzeko beharrezko hausnarketa egitera behartzen gaitu etengabe", haren hitzetan. 

Lehendakariak Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenen arabera, Jaurlaritzarentzat "lehentasuna" du "gizonei eta emakumeei berdintasunean lehiatzea galarazten dieten mugak haustea", bizitzaren edozein eremutan. Halaber, Euskadi "solidarioa, iraunkorra eta lehiakorra izateak ez du inolako zentzurik bazterketa mota guztiak desagerrarazten ez badira", gaineratu du.

Lehendakariaren iritzian, "argi dago baztertzeak eta desberdintzeak dinamika, prozesu eta logika bertsuak erabiltzen dituztela". Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza berdintasuna lortzearen alde lanean ari diren zerbitzuak batzea aztertzen ari dela azaldu du, horrela "zerbitzuak bikoiztea edo bata bestearen gainetik aritzea saihesteko".

Bestalde, eta inkesta ofizialen argitalpenen inguruan egindako galdera bati erantzunez, lehendakariak azpimarratu egin du Eusko Jaurlaritza komunikazio politikaren alorrean erabiltzen ari den "gardentasuna". Horren harian, "ikerketa soziologikoen eduki guztiak zabaltzen" ari direla eta "informazioa emateko epeak laburtzen" ari direla nabarmendu du. Haren esanetan, orain arte telefono bidez egiten ziren azterketen emaitzak "zatituta ematen ziren Iritziak buletinean, eta orain, lehen aldiz, oso-osorik kaleratzen dira, Eusko Jaurlaritzaren aldekoak izan zein izan ez".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari