Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

EAE-KO ENPRESETAN, % 13 MURRIZTU ZEN EZBEHAR TASA 2012an

2013.eko irailak 20

2012an, lanaldian baja eragin zuten 25.307 istripu gertatu ziren euskal enpresetan, 2011n baino 4.870 gutxiago. Ezbehar-tasa hiru lurralde historikoetan jaitsi zen, eta produkzio-sektore guztietan, gainera.

Urtetik urterako eragin-indizeak izan duen % 13ko jaitsiera hori 2000 urteaz geroztik baja eragin duten ezbeharretan izan den jaitsierarik handiena izan da. Osalanen aburuz, balio horrek (Gizarte Segurantzan afiliaturiko ehun mila langileko, baja eragin duten istripuen kopurua islatzen baitu) badu zerikusirik EAEko enpresetan arriskuen prebentzioa areagotzearekin. 2008tik 2012ra bitartean,istripu-tasa urtero, batez beste, % 11,6 jaitsi da.

2012an, laneko istripuen larritasun-maila ere txikiagoa izan zen. Tamalez, kausa traumatikoen ondorioz 29 pertsona hil baziren ere, 2011ko datuekin alderatuta % 24ko jaitsi da tasa.  Juan Maria Aburto Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarentzat, datu hori ez da onargarria, ezta gutxiago ere. “Autokonplazentziak alde batera utzi, eta lanean jarraitu beharra daukagu, eskura ditugun tresna guztiak erabiliz, lanpostuan gertatzen diren istripuen kopurua errotik gutxitzeko”. Heriotza eragiten duten istripu gehienak 45 urtetik gorako langileen artean geratzen dira.

Bestetik, 144 pertsonak jasan zituzten zauri larriak (2011n baino % 28 gutxiago), eta beste 25.134 pertsonak izan zuten istripua, baina zauri arinak besterik ez zizkieten diagnostikatu (% 16 gutxiago).
Lanaldian baja eragin zuten istripuen jaitsiera nabarmenena eraikuntzan (% 26) eta industrian (% 23) gertatu da; eta, neurri txikiagoan, zerbitzuen sektorean (% 7) eta lehen sektorean (% 8). Bizkaiko industrian eta Gipuzkoako zerbitzuen sektorean, heriotza eragindako istripuetan izandako jaitsiera % 70 eta % 90 jaitsi zen, hurrenez hurren.
Kausa ez-traumatikoek eragindako istripuak ere % 14 jaitsi ziren iaz. In itinere istripuei dagokienez, hau da lanerakoan edo itzultzerakoan gertatutakoak, 2012an, 8 heriotza-istripu gertatu ziren (2011n baino % 11 gutxiago), 27 larri (% 29 gehiago) eta trafikoko  3.249 istripu arin.
Mota horretako laneko istripuak jaitsi egin dira  eraikuntzan nahiz industrian (% 24 eta % 18, hurrenez hurren); eta zerbitzuen sektorean, igo egin da apur bat: % 3. Nekazaritzan eta abeltzaintzan, ordea, % 113 igo dira mota horretako istripuak.
Lanaldiaren barruan gertatutako istripuen kopuruaren jaitsiera, 2012an, nabarmenagoa izan da Araban (% 18); eta Bizkaian eta Gipuzkoan, % 16 y % 14, hurrenez hurren. Baina, aldiz, in itinere gertatutako istripuen bilakaera okerragoa izan da Araban (% 12ko eragin-indizea) Bizkaian eta Gipuzkoan baino. Oro har, Araba da lanaldian baja eragindako istripuen eragin-indize altuena daukan lurraldean: 1.000 langileko, 36,7; eta Gipuzkoak, baxuena: 34,56.

Lanbide-gaixotasunak

2012an, 2.615 pertsonari aitortu zitzaien lanbide-gaixotasuna; aurreko urtean jakinarazitakoekiko, % 8 gutxiago. Horietatik, 2.194 gaixotasun berriak ziren (% 9); eta 491, berrerortzeak. Lanbide-gaixotasun berrien eragina % 5 gutxitu zen.
2012an, dezente laburtu zen lanbide-gaixotasunengatiko bajen batez besteko iraupena, batez ere gaixotasunaren hasieran. Gaixotasun mota izan zen bajen batez besteko iraupenean gehien eragin zuen faktorea.
Gipuzkoako industriako enpresek jakinarazitako lanbide-gaixotasunen eragina izan zen handiena. Industria-sektorea barruan, azpisektore hauetatik jaso ziren jakinarazpen gehienak: “metalurgia”, “metalezko produktuen fabrikazioa”, “beste erauzketa-industria batzuk”, “ehungintza” eta “egurraren eta artelazkiaren industria”. Zenbait gaixotasunek enpresa horietan izan zuten eraginik handiena, hala nola hezur- eta muskulu-sistemako nahasmenduek, hipoakusiak, karpoko tunelaren sindromeak, dermatitisak eta agente kimikoek eragindako gaixotasunek.
Silikosiaren eraginik handiena Bizkaian jasan zuten, metalezkoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioko enpresetan.
Muskulu eta tendoietako gaixotasunak dira orain ere ugarienak, nahiz eta azken bosturtekoan pixkanaka jaitsi diren; baina aldi berean, igo egin dira zarataren ondorio diren belarriko gaixotasunak. Baja eragiten duten patologiei erreparatuz gero, emakumeek gizonezkoek arrisku handiagoa dute lanbide-gaixotasuna izateko.

Laneko ezbeharrei eta gaixotasunei buruzko 2012ko txosten osoak Osalan/Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen webean kontsultagai daude: www.osalan.net

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)