Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak esan duenez, “krisialditik irtetea da pertsonen lehen lehentasuna”

2013.eko irailak 20

Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu duenez, bere gobernua ekonomia suspertzeko helburuarekin lan egiten ari da. Eusko Jaurlaritzak industriari bulkada bat eman eta nazioartekotzen lagundu nahi dio eta horrek, gero, enplegua sortuko du, Urkulluren arabera. Lehendakariaren esanetan, krisialditik irtetea da pertsonek nahi eta behar dutena eta horretan lanean ari dela adierazi du. Euskadiren estatus politiko eta juridikoa ere lehendakariaren agendan dago. Gai honen inguruko eztabaida 2015ean egin ahal izatea espero du Urkulluk. Eztabaida hori Legebiltzarrean egin beharko litzatekeela adierazi du lehendakariak, foro horrek ordezkatzen baitu euskal gizartea.

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskadi Irratian elkarrizketatu dute, gaur goizean. Politika orokorrari buruzko osoko bilkuran aipatutako gaiak jorratu dituzte, baita gaurkotasuneko batzuk ere: estatus berria, bake eta bizikidetza, ekonomia-ekimenak, koordainketa, eta abar.

Bake eta Bizikidetza Planari dagokionez, gaur bukatuko da honi ekarpenak egiteko epea. Plana aurrera aterako dela ziurtatu du lehendakariak  eta «irekia» dela azpimarratu du. Bake eta Bizikidetza Batzordeari dagokionez, lehendakariak esan du behin eratuta, ezin dela bertan behera geratu. Batzordearen lan-abiadura moteldu beharko dela jakinarazi du Urkulluk, azken helburua «denon adostasuna» lortzea baita.

Adostasuna PSE-EE eta EAJk lortu dute, ekonomia arloan. Lehendakariak adostasun hori Autonomia Erkidegoko gainontzeko gobernuetara zabaltzea du helburu, instituzioen egonkortasuna baita, Urkulluren esanetan, krisiari aurre egiteko jarraitu beharreko bidea.

Elkarrizketan, koordainketari buruz ere galdetu diote lehendakariari. Honen arabera, koordainketaren aurrean, Jaurlaritzak oreka edo konpentsazio dekretu bat jarriko du martxan, urtean 18.000 euro baino gutxiago irabazten duten pentsiodunentzat eta prestaziorik jasotzen ez duten langabeentzat.

Honez gain,

Urkulluk Rajoy presidentearekin izandako bilerak eta hari egindako eskakizunak ere aipatu ditu. Espetxe politikak helburu zehatz bat izan behar duela adierazi du lehendakariak; gizarteratzea, alegia. Espainiako presidenteari espetxe politikaren inguruan hartutako erabakiak egungo egoerara egokitzeko eskatu dio, betiere legea oinarritzat hartuta.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FSartu
    2013.eko irailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakaria: “krisialditik irtetzea da gizartearen lehen lehentasuna”. http://t.co/Rca1Tgln9g

  • @FSartu
    2013.eko irailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari afirma que “salir de la crisis es la primera prioridad de las personas”. http://t.co/6n0qhAwNvD

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)