Berriak Osasuna
Eu

Gripearen aurkako txertaketa-kanpaina hasi da

2013.eko irailak 20

Jon Darpón Osasuneko sailburuak nabarmendu du gripearen kontrako txertoa hartzea garrantzitsua dela, gaixotasuna saihesteko. Darpónek ziurtatu duenez, gaixotasun hutsala dirudien arren, populazioko arrisku-sektoreetan konplikazio larriak sor ditzake. Horregatik, «saihestea sendatzea baino garrantzitsuagoa» dela esan du. Osasun Sailak arrisku-sektorearen –hau da, 65 urtetik gorakoak eta gaixotasun kronikoak dauzkaten pertsonak–  % 65 estaltzeko helburua ezarri du.

Jon Darpón sailburuak 2013ko gripearen aurkako kanpaina aurkeztu du, gaur goizean, Gasteizko Lakua-Arriaga osasun-etxean.  Aurkezpenean nabarmendu duenez, txertoa «segurua eta eraginkorra» da, Osasunerako Mundu Erakundearen bermea baitu.   Darpónek txertaketari buruzko ohiko galderak erantzun ditu eta jende guztiari txertatzearen garrantziaz kontzientziatzeko laguntza eskatu dio.

Zer da gripea?
Gripea birus batek sortutako gaixotasun infekziosoa da, urtarokoa eta oso kutsakorra, eta funtsean arnasaren bidez transmititzen da.

Zergatik txertatu behar dugu?

Arriskuan dagoen populazio-sektorearen kasuan, gaixotasuna konplikatu eta larri bihur daiteke. Berariazko tratamendurik ez dagoenez, txertoa da tresna eraginkorrena eta seguruena.

Zer pertsona daude populazioko «arrisku-sektorearen» barruan?
65 urtetik gorakoak eta gaixotasun kronikoak dituztenak (diabetesa, arnasako gaitzak, bihotzekoak...).

Zer egin behar da txertatzeko?
Populazioko «arrisku-sektorekoa» izanez gero, ohiko osasun-etxera joan besterik ez dago. Aldez aurretik deitzea gomendagarria izaten da.

Bestelako badaezpadako gomendioak:
Eskuak maiz garbitzea, erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea eta eztula edo doministiku egitean ahoa estaltzea komeni da.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @comarcaraba
    2013.eko irailak 22
  • @fiebreytos
    2013.eko irailak 21

    Comentario de Twitter:
    Comienza la campaña de vacunación de la gripe http://t.co/XEPVSsJdzK

  • @manycomics
    2013.eko irailak 20

    Comentario de Twitter:
    Comienza la campaña de vacunación de la gripe http://t.co/amzvihizyj

  • @PCTolosa
    2013.eko irailak 20

    Comentario de Twitter:
    #Gripe. Comienza la campaña de vacunación: http://t.co/fKALuUdGr0 »Via @Irekia_News

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Antonio Arraiza, Txema Odriozola