Berriak Lehendakaritza
Eu

Miker Urmenetak eta Javier Aguirresarobek 2009ko Euskaldun Unibertsal Saria eskuratu dute

2010.eko apirilak 16

Sariak nabarmentzen ditu beren zereginaren garapenean “euskaltasunaren irudi positiboa kanpoan proiektatzen lagundu duten” pertsonak, elkarteak edo erakundeak

Kanpoko Euskal Gizataldeen Zuzendari Julián Celayak ezagutzera eman ditu Euskaldun Unibertsal Sariaren irabazleen izenak; 2009ko edizioan, Miker Urmeneta enpresaria eta Javier Aguirresarobe argazkigintza zuzendaria izan dira sarituak. Epaimahaiak “unibertsaltasun” izaera eta Euskal Herriaren irudiaren kanpo hedapena nabarmendu ditu Miker Urmenetaren eta Javier Aguirresaroberen lanetan –lehenengoa enpresari polifazetikoa da, Kukuxumuxu markaren arduraduna; bigarrena, berriz, argazki-zuzendaria da, eta beste lan batzuen artean presentzia izan du Alejandro Amenábar, Woody Allen edo Milos Formanen zenbait filmetan- . Euskaldun Unibertsal Sariak nabarmentzen ditu  beren zereginaren garapenean “euskaltasunaren irudi positiboa kanpoan proiektatzen lagundu duten” pertsonak, elkarteak edo erakundeak.

Saria emateko ekitaldia uztailaren 1ean izango da, Lehendakaritzaren egoitzan, 20:00etan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Julian Celaya