Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak esan du unibertsitateko plana berritu nahi duela, gizartearen eskariei hobeto erantzuteko

2013.eko irailak 18

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du une ona dela beharrezko erreformei buruzko gogoeta egiteko, Euskal Unibertsitate Sistema modernizatu eta eguneratzearren. Urkulluren iritziz, Euskadiko unibertsitateek garapen handia izan dute azken hamar urteetan; halere, gizartearen eskariei erantzuten dieten erreformak egin beharra dagoela ere onartu du. Horrela bada, Eusko Jaurlaritzak ikasturte honetan datozen lau urteetarako unibertsitate-plana berritzeari ekingo diola adierazi du lehendakariak.

Mondragon Unibertsitatearen 2013-2014 ikasturteari hasiera emateko ekitaldiko buru izan da Iñigo Urkullu lehendakaria. Harekin batera Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriarte eta Unibertsitateko errektore Iosu Zabala izan dira, besteak beste. Mondragón Unibertsitateak «hezkuntza gure garaiko eskaera berrietara egokituz» izan duen eraldaketa goraipatu du lehendakariak.

Ildo horretatik, unibertsitateen eta teknologia-zentroen arteko lankidetza sustatzeko deia egin du lehendakariak, goi-mailako hezkuntzak eta ikerketak, aurrerantzean ere, aurrera egin dezaten.  Urkulluk, halaber, «geroz eta trebakuntza eta gaitasun hobeak dituzten gazteen» enplegagarritasunean jarri du arreta. Lehendakariaren ustez, «ezin dugu jakintza hori guztia alferrik gastatzen utzi», pertsonak direlako «gure lehengai nagusia», hark dioen moduan. Horregatik, unibertsitate-ikasketak edo Lanbide Heziketakoak bukatu dituzten 20.000 gazteri Eusko Jaurlaritzak lehen lan-aukera bermatuko diela azaldu du lehendakariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Rector de Mondragón Unibertsitatea