Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

«Merkatuak Euskadi Basque Country marka sendotzea eskatzen digu, munduko helmuga berriak eta bereiziak bilatzen dituzten turisten % 44 erakartzeko»

2013.eko irailak 17

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak Euskadi helmuga gisa sendotzeko gakoak aztertu ditu Bruselan, «Turismoa Europan: fluxu berriak erakartzen» mintzaldian
• "Tourism in Europe: Attracting New flows" (Turismoa Europan: fluxu berriak erakartzen) txostenak Europako bost lekutako Politika Turistikoa aztertzen du erreferente gisa, horietariko bat Euskadi.
• Mintzaldia 2014-2020 aldirako
Programa estrategikoen eta finantzaketa-lerroen arduradunen aurrean egin da.

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak hurrengo urteetan Euskadi helmuga gisa sendotzen lagunduko duen politikaren gakoak aztertu ditu Bruselan, nazioarteko sektore turistikoko eragile nagusiekin batera. Topaketa hau funtsezkoa da, EB 2014-2020 aldirako Programa estrategiko eta finantzaketa lerro berriak abian jartzeko prozesuan baita. Gaur "Tourism in Europe: Attracting New flows" mintzaldian erreferente gisa aztertu diren bost politika turistikoetako bat da Eusko Jaurlaritzako

Epalzak «Turismoa Europan: fluxu berriak erakartzen» hitzaldia eman du. Bertan adierazi duenez, goraka ari den helmuga da Euskadi, eta merkatu-egitura berriaren aukerak baliatzeko erabakia hartu du. Egitura horretan, «Munduko Turismo Erakundearen (MTE) kalkuluen arabera, mundu mailako turismoa urtean % 3,3 haziko da, batez beste, 2030era arte, eta bidaiari kopurua 40 eta 42 milioi artean areagotuko da urtero. Eta horien % 44k eskualde-helmuga berriak eta bereiziak bilatuko ditu»

Nazioarteko turismoa erakartzeko, bi erronka garrantzitsu ditu Euskadik, gehiegizko atomizazioaren eta zatikatua eta batzuetan bereizgarri gutxi dituen eskaintzaren ondoriozkoak. «Elementuok direla eta, gure jarduera turistikoaren euskarriak berrikusi, ordenatu eta sendotu behar ditugu, Euskadik helmuga gisa dituen elementu bereizgarriak balioetsiko dituen eskaintzaren garapena adoretzeko», azaldu du Epalzak Bruselan. «Eta, horretarako, beharrezkoa da Euskadi Basque Country marka indartzea».

Azken urteotan, sektore dinamiko gisa sendotu da turismoa Euskadin. 2010ean BPGaren % 5,6ra iritsi zen: 92.963 langile hartzen zituen, eta 3.700 milioi euroko fakturazioa. Hazkunde jarraitu hori zenbait ikonori esker lortu da, guztiak Euskadi Basque Country markarekin erlazionatutakoak beti: «Berezko identitatean oinarritutako eredu propioa garatu behar dugu. Identitate horri esker, gure berezitasuna dela-eta erakarriko dugu turista, eta hura Euskadiko eskaintza turistikoa bideratu eta egituratuko duten produktu sorta baten inguruan egituratuta egongo da. Izan ere, turismoa sektore garrantzitsua da gure herriarentzat, eta hazkunde ekonomikorako tresna izan behar du».

Merkatu-egitura berriak aukera oso garrantzitsuak eskaintzen dizkie Euskadi Basque Country bezalako helmugei. 1950ean, turisten % 97 munduko 15 helmuga berdinetara joaten ziren. Gaur egun, munduko bi turistatik batek gorantz ari diren merkatuak bilatzen ditu.

Bileraren ostean, Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak azpimarratu zuen bildutako ondorioak ikusita, erronkari leihakortasunez aurre egiteko estrategia behar duela Euskadik. Hori honela egingo da:

Marka propioa: bereiztea, eta estrategia berritzailea. Euskadi Basque Country.

Turismoaren sektorea zaila da deslokalizatzen eta imitatzen.

Testuinguru horretan, ezinbestekoa izango da:
1) Bereiztea, marka propioa eta estrategia berritzailea izatea.
2) Produktu eta zerbitzu turistikoak bidaiarien profil, itxaropen eta behar berrietara bideratzea.

Ohikoak ez diren helmugak aukeratzen dituzten turistek itxaropen handiak dituzte esperientzia turistikoaren kalitateari dagokionez. Hona hemen beren balioak: autentikotasuna, identitatea, erakargarritasun kulturala, tokikoarekiko harremana.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)