
Gure artea sariek badituzte Irabazle berriak
Ana Laura Aláez eta June Creso artistek, eta Adelina Moyano ikerlariak jasoko dituzte 2013ko Gure Artea sariak
Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak eta Lourdes Fernandez, Gure Artea sarien 2013ko edizioaren epaimahaiburuak, lehiaketaren aurtengo irabazleen izenak ezagutarazi dituzte gaur goizean, Gasteizko Artium Museoan egin den prentsaurrekoan. Irabazleak, honako hauek dira: Ana Laura Aláezek, ibilbide artistikoaren aitormenari dagokion modalitatean jasoko du Gure Artea 2013 saria; June Crespok, sorkuntza-lana aitortzeko modalitatean; eta hirugarrenik, Adelina Moya irakasle eta ikertzaileak, ikusizko arteen arloan egindako lana aitortzen duen modalitatean eskuratuko du.
Gure Artea sarien bidez 65.000 euro banatzen dira, 25.000 euro lehen bi modalitateetako bakoitzean, eta 15.000 euro hirugarrenean. Sari hauen bidez, egin duten lana aitortu eta arte garaikidean eta euskal kulturan egindako ekarpena onartu nahi zaie irabazleei. Sortzaileak saritzen dira -bai euren ibilbide profesionalagatik, bai azken urte hauetan egin duten sormen jardueragatik- baina baita beste eragile batzuk ere, arte plastikoen edo ikusizko arteen eremuan egin duten jardueragatik.
2013ko Gure Artea sarien epaimahaiburu Lourdes Fernandez izan da, Bilboko Alondegiko zuzendari artistikoa. Honekin batera, epaimahaiko eledun izan dira: Sergio Prego, artista eta 2012ko sariduna; Azucena Vieites, artista; Ismael Manterola, UPV/EHUko irakaslea, eta Xabier Arakistain, arte komisarioa.
Sari-banaketa ekitaldia urriaren amaieran egingo da, Gasteizko Artium Museoan.
(Informazio gehiago erantsitako prentsa-oharrean)