Berriak
Eu

Defentsoriak “Elkarte Gastromikoen Garrantzia eta eragina gizartean" txosten berezia aurkeztu du

2010.eko apirilak 17

Elkarrizketatutako 324 elkarte gastronomikoetatik erdiak baino gehiagok "ez du onartzen" emakume-elkartekiderik

EAE -ko Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Defentsoriak "ElkarteGastronomikoen Garrantzia eta Eragina Gizartean" Txosten Berezia kaleratu du. Bigarrengo Txosten Berezi honen helburua EAEko elkarte gastronomikoak sakonago ezagutzea da, gure kulturaren ezaugarri eta gizarteko eta kulturako eragile modura. Txosten berezi hau prestatzeko ikuspegi bikoitza erabili da, alde batetik gizarte antropologiaren ikuspegitik, ezaugarriak eta eragin soziala deskribatu eta emakumeak elkarte gastronomiko murriztaileetan izateko aldaketa prozesuan genero, balio eta sinismen loturak aztertu dira; eta bestetik, tratu-berdintasunaren funtsezko eskubidea errespetatzeari lotutako zuzenbide-esparruaren ikuspegia aztertu da.


Azterketa etnografikoan elkarte gastronomikoen ezaugarriak deskribatu dira (jatorria, bilakaera, emakumeen parte-hartzea, inguruarekiko konpromisoa eta funtzionamendua); elkarteek gizartean duten eragina, gizartea dinamizatzeari, nortasunari eta harreman-sareei dagokionez; eta elkarte gastronomikoetara sartzeko emakumeek dituzten mugak eta oraindik dirauten bazterketa-mekanismoak.


Analisi juridikoan, elkarte gastronomikoen zuzenbide esparrua aztertu da, elkartzeko eskubidea eta honen muga: tratu berdintasuna. Elkartzeko eskubidearen pean sortutako elkarte gastronomikoek emakumeen eta gizonen tratu berdintasunerako eskubidea gorde edo bete ez izateari buruzko gaiak, eta auzitegiek horiekiko izandako tratua jorratu da. Era berean, tratu-berdintasuna bermatzeko eta emakumeekiko 2 diskriminazio egoerak erauzteko legeek erakunde publikoei eskatzen dieten jarrera proaktiboa aipatzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoko elkarte gastronomikoetan emakumeek, eskubide osoz parte hartzeari dagokionez, jasaten duten bazterketaren ondorioak, motiboak, esanahiak eta mekanismoak aztertu dira txostenean. Txostenaren helburua, sare sozialetan eta elkarteen arteko sareetan emakume eta gizonen arteko tratu berdintasunean aurrera egiteko estrategiak sortzea eta elkarte gastronomikoak arautzeko zuzenbide esparrua aztertzea da.

http://www.emakunde.euskadi.net/u72-10010/eu/contenidos/informacion/publicaciones_informes_ext/eu_publis/adjuntos/OK%20EUSKERA2.pdf

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko