Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Irailaren 16an, astelehena, hasiko da Mugikortasunaren Europako Astea

2013.eko irailak 15

• Irailaren 16tik 22ra izango da, «Hiria, nire autorik gabe. Mugi zaitez aire garbiagoaren alde!» lelopean
• Oregi: «Pertsona oro da garrantzitsua».

Astelehenetik aurrera, Mugikortasun Jasangarriaren Europako Asteak hamahirugarren urteurrena ospatuko du, «Hiria, nire autorik gabe. Mugi zaitez aire garbiagoaren alde!» lelopean. Europa osoko udalek, udal-erakundeek eta erakundeek neurri iraunkorrak ezartzeko eta jardunbide egokiak sustatzeko jarduerak antolatuko dituzte, mugikortasun jasangarria bultzatzeko. Mugikortasun jasangarria oinez, bizikletaz eta garraio publikoaren bidez lekualdatzeko printzipioan oinarritzen da, eta ibilgailu pribatuaren erabilera ahal bezainbeste baztertzea du helburu.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak jarduerotan parte hartzera bultzatu ditu herritarrak eta erakundeak, hirien eta inguruaren egoera eta herritarren osasuna hobetzeko. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik gogoratu duenez, «pertsona oro da garrantzitsua; horregatik, denok hartu behar dugu parte gure hirien ingurua hobetuko duten ekintza zehatzetan eta keinu txiki edo handietan. Inguru osasungarriagoa eta aire-kalitate handiagoa izateko moduetako bat garraiobide jasangarriak erabiltzea da».

+ Info: EUROPAKO BATZORDEA http://world-you-like.europa.eu/en/

• European Mobility Week is an annual campaign on sustainable urban mobility. The aim of the campaign, which runs from 16 to 22 September every year, encourages European local authorities to introduce and promote sustainable transport measures and to invite their citizens to try out alternatives to car use. The Week culminates in the "in town without my car!" event, where participating towns and cities set aside one or several areas solely for pedestrians, cyclists and public transport for a whole day. This year's slogan, "Clean air - it's your move!", reflects the power that citizens have to improve air quality through their mobility choices. The slogan is a reminder that we all have a part to play, and that even small changes, such as cycling to work rather than taking the car, or opting for public transport, can enhance our quality of life. Through European Mobility Week 2013, the message of cleaner air through better transport will be spread across the continent.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Udalsarea21
    2013.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Irailaren 16an, astelehena, hasiko da Mugikortasunaren Europako Astea. http://t.co/k8AJ0tq0hD

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)