Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren esanetan, hitzarmenak elkar ulertzeko eta adostasunerako garai berri bat irekitzen du

2013.eko irailak 16

Iñigo Urkullu lehendakariaren iritziz, Euskadiko Alderdi Sozialistaren eta Eusko Alderdi Jeltzalearen artean lortutako hitzarmenak Euskadiri hazten laguntzen dio, «aniztasuna, elkarlana eta adostasuna oinarri hartuta ». Aliantza hori sinatuz herrialdearen beharrari eta aldarrikapenari erantzuten zaiela nabarmendu du lehendakariak. Adostasuna oinarri hartuta «krisialdia gainditu behar dugu», esan du Urkulluk, eta hitzarmen hori etorkizunari egindako begirada dela azaldu. Etorkizun horrek konfiantzazko mezu bat du, zerbitzu publikoak eta gizarte-zerbitzuak ardatz izanik.

Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egin du, hitzarmena sinatu ondoren, EAJren EBBko buru Andoni Ortuzar eta PSE-EE (PSOE)-ko idazkari nagusi Patxi Lópezekin batera. Lehendakaritzan elkartutako hiru liderrek balorazio ona egin dute hitzarmenaren gainean, eta haren izaera irekia nabarmendu dute.

Lehendakariak ideia hori nabarmendu du, eta asmoa «adostasun hori erakunde guztietara hedatzea» dela esan du. Ildo horretatik, egungo hitzarmena hobetzen laguntzen duen ekarpen oro ongi etorria izango dela adierazi du lehendakariak. Urkulluk azaldu duenez, hitzartutako testuak hainbat gai lantzen ditu; besteak beste, fiskalitatea, ekonomia suspertzea, enplegu-sorrera eta gizarte-arloko politika publikoak. «Inor ez da atzean geldituko» nabarmendu du lehendakariak, eta «Euskadik aurrera aterako» dela bermatu du.

Akordioak lortzeko beharra nabarmendu du PSE-EE (PSOE)ko idazkari nagusi Patxi Lópezek, bestalde, eta «baturatik baino ezin da herrialdea aurrera atera» erantsi du. Halaber, hitzarmenaren ateak «erabat zabalik» daudela esan du EAJren EBBko buru Andoni Ortuzarrek, eta «zenbat eta gehiago izan, orduan eta bultzada handiagoa ekonomia suspertzeko bidean» gehitu du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CAndresUranga
    2013.eko irailak 16

    Comentario de Twitter:
    El acuerdo alcanzado entre PSE y PNV ayuda a Euskadi a crecer "desde la pluralidad, el trabajo común y el acuerdo". http://t.co/ivv4CUchNu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Andoni Ortuzar, Patxi López