Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren esanetan, 'lubakien Euskadi atzean utzi eta aurrera begiratuko dugu lortutako akordioari esker'

2013.eko irailak 13

Iñigo Urkullu lehendakariak elkarrizketaren eta akordioaren aldeko apustua nabarmendu du Euskadiren beharrak asetzeko. Hala, Urkulluk EAJren eta PSEren arteko hitzarmenaren garrantzia azpimarratu du; horri esker, etorkizunera begiratuko baitugu bere esanetan eta bi alderdien arteko gatazka garaiak atzean utziko baititugu. Lehendakariak azaldu du ez dela legegintzaldirako hitzarmena izango, eta hainbat gai hartzen dituela barne, besteak beste: fiskaltasuna, berpizte ekonomikoa, enplegu sorrera, politika publikoen aldeko apustua eta erakundeen egituraren moldaketa. Gainera, adierazi du hitzarmen honek ematen duen egonkortasun instituzionala gainerako erakundeetara zabaldu nahi duela. Bestalde, hitzarmena «irekia» dela nabarmendu du, hau da, edukia ezagutzen duten beste alderdi batzuei ere irekita dagoela.

Lehendakariari Radio Euskadi irrati-kateko Boulevard programan elkarrizketa egin diote gaur goizean. Elkarrizketan, Euskadiren egoera ekonomikoa eta puri-purian dauden beste gai batzuk aztertu dituzte, adibidez, Kataluniako Diada edota Legebiltzarraren Bake eta Bizikidetza Lantaldea.

Zehazki, lehendakariak esan du ez duela ulertzen PSEk Bake eta Bizikidetza Lantaldea utzi izana. Urkulluren iritziz, «hitzarmena ez da premisa bat, eta landu egin behar da». Hala, horretarako tokirik egokiena Bake eta Bizikidetza Lantaldea dela azaldu du. Eta lantaldea joan den legealdian hartutako konpromiso batekin sortu dela zehaztu du.

Lehendakariak adierazi du etorkizunera begiratzeko eta «lubakien Euskadi atzean uzteko» unea dela. Urkulluk esan du 2013 urte gogorra dela eta 2014an langabeziaren ondorioak biziko ditugula. Bere ustez, behea jotzen ari gara, eta Espainiaren ikuspegi positiboak baztertu ditu. Dena den, 2014ko amaieran tonu baikorragoan hitz egitea espero du. Lehendakariak ekonomia berpizteko lanean ari dela azpimarratu du eta defizit helburuari buruz lortutako hitzarmena «pozgarritzat» jo du. Azkenik, BPGren 1,2an finkatu dute, eta Euskadiko enpresen finantzaketa ildoetarako zorpetze ahalmena handitu dute.

Elkarrizketan, Kataluniako Diadaz ere aritu da. Gertaerak errespetatzen ditu eta Kataluniako gizartean izan duen eragina miresten du.  Urkulluren arabera, Kataluniako eta Euskadiko nazioek estatu autonomiko espainiarrari, bere ustez iraungitzen eta porrot egiten ari denari, egiten dizkioten eskaerak berretsi behar dira, bakoitzak bere berezitasunak baititu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)