Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak ekainiko ditu astelehenean Athletic Club-R.C Celta taldeen norgehiagoka dela eta

2013.eko irailak 12

Datorren astelehenean, irailak 16, Euskotren Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, gaueko 22:00etan hasita Athletic-en eta R.C. Celta taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, euskotrenek erabiltzaileei 10 minutuz behin ohiko zirkulazioaz gain, lau tranbia zerbitzu berezi eskainiko dizkie 21:03an, 21:23an, 21:35ean eta 21:45ean Pio Barojatik La Casillarantz.

Norgehiagoka amaitu ondoren, tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira Ospitaletik 23:58an, 0:05ean eta 0:12an ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans/Barik erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau