Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Oregik Añanako gatz-haranaren paisaiak eta lurraldeak zer balio dituen azaldu dio Unescoren ebaluatzaileari

2013-09-12


«Tokiaren indarra paisaia ebolutibo bat sortzean oinarritzen da, gizarteak aspalditik moldatu duena, inguruari erantzunez. Elkarreragin horrek aparteko balioa dauka».
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik Añanako gatz-haranaren lurraldeak eta paisaiak dituen balioak azaldu dizkio Unescoren ebaluatzaileari, gatz-harana gizadiaren ondare unibertsaltzat jotzea aztertzen ari baitira.
Eusko Jaurlaritzako Kulturako zuzendari Imanol Agoterekin batera, hauxe adierazi du Oregik: «Tokiaren indarra paisaia ebolutibo bat sortzean oinarritzen da, gizarteak aspalditik moldatu duena, inguruari erantzunez. Elkarreragin horrek aparteko balio bat dauka».
Gainera, nabarmendu du bost administrazio ari direla kudeaketan parte hartzen eta laguntzen, Unesco zentro baten partaidetzarekin. «Ez dugu foto finish huts bat bilatzen, baizik eta denak inplikatzea. 1990ko hamarkadaz geroztik hasi da lortzen; izan ere, gune babestutzat jo zuten, Ramsar-en sartu zuten, bai eta hezeguneen sektorekako lurralde-planean ere; halaber, biotopo babestutzat jo zuten, beren garrantzia eta berezitasuna bermatzeko beste izendapen batzuen artean. Gatz-harana Unescoren munduko ondarearen zerrendan sartzea nahi dugu, gure herritarrentzat eta gure erkidegoarentzat».
Azken egunetan, Oregi kudeaketak egiten aritu da Unescoren Pariseko egoitzan, ondare-gaietako goi-arduradunekin batera, eta, horiek amaituta, berak eta gatz-haranaren patronatua osatzen duten foru- eta ministerio-ordezkariek, gatz-egileek, bizilagunek eta erakundeek bilera egin dute proposamena aztertzen ari den aditu italiarrarekin. Aditua bihar izango da Añanan, larrainak eta gatz-haraneko beste azpiegitura batzuk ikusteko.

4 iruzkin
  • Argazkia erabiltzaile
    @unescoetxea
    2013-09-13

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Oregi expone ante el evaluador de Unesco los valores del paisaje y territorio del Valle... http://t.co/6oor1VRkJ1

  • Argazkia erabiltzaile
    @MMancisidor1970
    2013-09-13

    Comentario de Twitter:
    "... paisaje evolutivo, moldeado por la sociedad en respuesta a su entorno desde hace siglos (...) valor excepcional" http://t.co/2GRr71WPfJ

  • Argazkia erabiltzaile
    @MMancisidor1970
    2013-09-13

    Comentario de Twitter:
    Declaración Patrimonio humanidad no es "foto finish", un fin en sí, sino un importante hito en un proceso que sigue. http://t.co/2GRr71WPfJ

  • Argazkia erabiltzaile
    @indforma
    2013-09-13

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco expone ante el evaluador de Unesco los valores del paisaje y territorio del Valle Salado de Añana: http://t.co/8temHcmlSh

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Imanol Agote