Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Maider Lópezek Istanbulgo Bienalean parte hartuko du Making Ways (2013) eta Ataskoa (2005) lanekin

2013.eko irailak 12

13. Istanbulgo Bienala irailaren 14tik 20ra bitartean burutuko da eta esparru publikoa foro politikoa den aldetik aztertuko du. Maider López artistak Istanbulen bertan eta Etxepare Euskal Institutuaren laguntzaz Bienalerako propio sortu duen Making ways (2013) egitasmoa aurkeztuko du, Ataskoa (2005) lanarekin batera.
Esparru publikoa foro politikoa den heinean aztertzea izango du helburu Istanbulgo Bienalak aurten; kontzeptu honek beste gaiei buruzko ideia eta formak sortzeko ere balioko du, hala nola: zibilizazioa eta basakeria, demokrazia, arte garaikidearen rola...

Testuinguru horretan, 13. Bienalak Maider Lópezen Making Ways egitasmoa ekoiztu du, Etxepare Euskal Institutuaren eta Acción Cultural Española erakundeen laguntzaz. Hori dela eta, artista donostiarra eta Aizpea Goenaga Institutuko zuzendaria Istambulen dira gaur, Bienalaren aurkezpen ekitaldi ofizialean.
Hiriaren diseinuak gure mugimenduengan duen eraginaz eta jendeak egiten duen hiriaren erabilerak esparru publikoa sortzeko duen gaitasunaz hausnartzeko proposamena luzatzen digu Making Ways egitasmoak. Maider Lópezek 2013. urteko urtarrila eta iraila bitartean ekoiztu du lana, Istanbuleko kokaleku zehatz batean, Karaköyn. Oinezkoek bertan hartzen dituzten ordezko bideak grabatu, behatu eta tipifikatu egin ditu sortzaileak.

Karaköy igarotze gunea da; milaka lagun elkartzen dira han egunero. Oztopoz eta kontraesanez betetako hiri-egitura da, oinezkoak ezarritako araudiak gainditu eta beren bidea sortzera behartzen dituena.

Maider Lópezek jendearen joan-etorria grabatu du, mugimendu, ibilbide eta portaerak aztertuz. Egitasmoaren ondorioz artistak Bienalean erakutsiko duena zera da: bi ikus-entzunekoekin osatutako instalazio bat eta Karaköy inguruko oinezkoentzat erabilera eta portaera gidaliburua. Azkena dekalogo bat da, oinezkonetzat baliagarria izatez gain beste egoera askotan ere balio duena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau