Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko jaurlaritzak irisgarritasuna eta eraginkortasun energetikoa lehenetsiko ditu eraikinak birgaitzeko laguntzen politikan

2013.eko irailak 11

Onura publikoko helburu sozialak dauzkaten erakunde pribatuek Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak etxebizitzak irisgarritasun, bizigarritasun eta energia-eraginkortasun irizpideetan oinarrituz birgaitzeko obrak finantzatzeko ematen dituen diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte aurten, lehenengo aldiz.

Onura publikoko erakundeez gain, udalek eta maila txikiagoko tokiko erakundeek ere jaso ahal izango dituzte etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko laguntzak. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 10ean bukatuko da.Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak atal horretarako guztira 1,8 milioi euro bideratzea aurreikusi du.

Mota horretako diru-laguntzak 2013-2016 aldirako Etxebizitzak Birgaitzeko Renove Planaren barruan sartzen dira. Horiei esker, EAEko 52.000 etxebizitza birgaitu ahal izango dira datozen hiru urteetan.

Diru-laguntzen aginduaren barruan, ondoko jarduerak sartzen dira: existitzen diren hiri-inguruneak, espazio publikoak, garraiobideak eta informazio-sistemak egokitzen joateko irisgarritasun planak egitea eta eguneratzea; hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko hobekuntza-lanak egitea (pasaguneak, arrapala ez-mekanikoak eta eskudelak sortzea, zuhaitz-txorkoak ixtea, komunak eta aldagelak egokitzea, pertsona ezinduentzako aparkalekuak egitea eta abar), eta bai igogailuak bai plataforma jasotzaileak eskuratzea eta instalatzea.

Halaber, Renove Planaren esparruan, EAEko etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko laguntzen programa arautzen duen Agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, abuztuaren 20an.Programa hori jabekideen elkarteei eta etxebizitzaren arloko erakunde publikoei zuzenduta dago, eta 6,06 milioi euroko partida dauka.

Laguntza-programa horretan barne hartzen diren proiektuek nagusiki bizileku izateko erabiltzen diren eraikinetan edo eraikin-multzoetan esku-hartzeak egiteko izan behar dute. Gainera, eraikin horiek bloketan edo etxaditan multzokatuta egon behar dute, eta 1980a baino lehen eraikiak izan behar dira. Proiektuek eraikinen irisgarritasun, bizigarritasun eta eraginkortasun energetikoko baldintzak hobetzera bideratuta egon behar dute, eta birgaitze-lanak jasangarritasun-irizpideetan oinarrituta.

Laguntzen onuradunak jabekideen elkarteak eta etxebizitzen erakunde publikoak (udal etxebizitza-sozietateak) izan ahalko dira, betiere eraikinen jabeak baldin badira, eraikin osoarenak zein zati batenak, eta helburua alokatzea baldin bada.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aybar_arias
    2013.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco prima la #eficienciaenergética en su política de ayudas para la #rehabilitación de edificios http://t.co/mrXC4xVROL

  • @_gesHAB_
    2013.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco prima la accesibilidad y la #EficienciaEnergética en las ayudas para la #Rehabilitación http://t.co/mVCngamNgY

  • @Spara_scoopp
    2013.eko irailak 12

    Comentario de Twitter:
    El GV prima la accesibilidad y la eficiencia energética en su política de ayudas para la rehabilitación de edificios. http://t.co/xfXTIiYHf1

  • @VILLARMCSA
    2013.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco prima la #eficienciaenergética en su política de ayudas para la #rehabilitación de edificios http://t.co/BEjs8e4bZX

  • @ISOVERes
    2013.eko irailak 11

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco prima la #eficienciaenergética en su política de ayudas para la #rehabilitación de edificios http://t.co/rAuqMKZ6JT

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)