Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko du tabakoaren aurkako Legearen esparruan zigorrak ezartzeko eskumena

2010.eko apirilak 15

 

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak bere gain hartuko du onartuko den Tabakoaren Aurkako Legearen aurkako arau-hausteak zigortzeko eskumena. Sailak erabaki du hori, Tabakoaren Batzorde Teknikoaren lanak ixteko erabakia hartu ondoren. Batzorde horretan sailak eta tabakoaren gaian inplikaturiko eragileek hartu dute parte.

Horrela, Droga-mendetasunei buruzko Legean tabakoaren gaian egingo den aldaketak jasoko duenez, Eusko Jaurlaritzak izapidetu eta zigortuko ditu lege horren aurka egiten diren arau-hauste arin, larri eta oso larriak. Ikuskatzailetzari dagokionez, kontrol-lana euskal administrazioaren ikuskatzaileek, Ertzaintzak eta udaltzaingoek egingo dute, legearen zirriborroak 54. artikuluan jasotzen duen moduan; izan ere, ez da inolako alegaziorik aurkeztu horren aurka.

Horrela gobernuak bere borondate politiko irmoa adierazten du aurreko arauekin izan diren arazo teknikoak konpontzeko; izan ere, horiek oztopo izan baitira arauak betetzerakoan. 

Arau orokor gisa, debekatuta egongo da erretzea jendeari irekitako gune itxi guztietan, eta arlo pribatua arautu gabe geratuko da. Sabairik gabeko kirol-esparru zabaletan, adibidez San Mames eta Anoetako futbol zelaietan, erre ahal izango da.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren iritziz, onartzeko dagoen araua ezinbestekoa da; izan ere, honako helburuak baititu: ez-erretzaileak babestea, herritarren osasuna zaintzea (beste edozeren gainetik), eta ostalaritzako langileen osasun-prebentzioa.

Saila herritarrak kontzientziatzearen aldekoa da, auto-erregulazioa sustatzea helburu, tabakoak herritarren osasunean duen eragin kaltegarriaren froga medikoak inork zalantzan jartzen ez dituen une hauetan. Tabakoa hogei minbizi-mota baino gehiagoren zuzeneko eragilea da; kalkulatzen denez, Espainian 2.500 lagunetik 3.000ra bitarte hiltzen dira urtean erretzaile pasibo izateagatik, eta 22.000 inguru Europar Batasunean.

Alegazioak jaso eta aztertu ondoren, sailak Euskadiko Droga Mendekotasunen Aholku Kontseilura helaraziko du Droga-mendetasunei buruzko Legea aldatzeko lege-aurreproiektua, haren iritzia eman dezan. Horrez gain, Jaurlaritzako instantzietara bidaliko du, nahitaezko txostenak eman ditzaten. Jaurlaritzaren Kontseiluak lege-proiektua datozen hilabeteetan onartuko duela aurreikusten dugu, bilkura-aldi hau amaitu baino lehen, betiere.

2 iruzkin
  • 2010.eko apirilak 15

    Ay que prohibir fumar,por el bien de todos,yo e sido fumador y se de lo que hablo,el vicio me a traído una traqueotomia de laringe,y no sabéis lo mal que se pasa,no poder expresarte,un saludo

  • 2010.eko apirilak 15

    En el pequeño recinto deportivo sin techo, como el campo de fútbol de Mendizorrotza, ¿se podrá fumar?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko