Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak premiazkotzat jo du Arabako Foru Aldundiak okupatzea, nahitaezko desjabetzea egin dadin, "Lapuebla Labarcako A-3216 errepideko plataforma handitzeko eta trazatua hobetzeko Proiektuan" (2013-09-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko irailak 10

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak premiazkotzat jo du Arabako Foru Aldundiak Lapuebla Labarcako A-3216 errepideko, 64,96 kilometro-puntutik (elkargunea A-24 errepidearekin) 71,04 kilometro-puntura arteko (Lapuebla Labarcako herrigunearen jatorria), plataforma handitzeko eta trazatua hobetzeko proiekturako behar diren ondasun eta eskubide zehaztu eta bereiziak okupatzea, nahitaezko desjabetzea egin dadin.

"Lapuebla Labarcako A-3216 errepideko, 64,96 kilometro-puntutik (elkargunea A-24 errepidearekin) 71,04 kilometro-puntura arteko (Lapuebla de Labarcako herrigunearen jatorria), plataforma handitzeko eta trazatua hobetzeko proiektu"rako espedientea egin eta formalki onartu ondoren, proiektu egiteko lur guztiak eduki behar zituela adierazi zuen Arabako Foru Aldundiak.

Proiektuak Lapuebla Labarcan A-3216 errepidearen trazatua hobetzea eta plataforma handitzea du helburu. Espedientearen izapideak egiteko hirigintzako oztoporik ez dagoela ikusi dute Zerbitzu Teknikoek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau