Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

DekretuA, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikita dagoen Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoko zuzendaritza-karguen zerrenda onartzeko dena. (2013-09-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko irailak 10

Eusko Jaurlaritzak Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, SA elkarte publikoaren zuzendaritzako egitura sinplifikatu du

LABURPENA

Gaur goizean dekretu bat onartu du Eusko Jaurlaritzak Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, SA sozietate publikoaren zuzendaritzako koadroa sinplifikatzeko, plantilla-egokitzapena eta dezelerazio ekonomikoa aintzat hartuta. Aurrerantzean, zuzendari nagusia izango da ETko zuzendaritzako kargu bakarra.

Orain arte zuzendari nagusia eta kontseilari ordezkaria ageri ziren sozietatearen zuzendaritzako karguen artean.

Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publiko eta Elkarte Publikoetako Langileen Estatutua arautzen duen otsailaren 23ko 130/1999 dekretuaren 3.1 artikuluak honela dio: Gobernu Kontseiluak, zuzenbide pribatuko erakunde publiko edo elkarte publikoak atxikita dauden sailen titularrek proposatuta, haien zuzendarien zerrenda onartuko du dekretu bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau