Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

670.000 euro liburutegi publikoetan funtsak handitu edo berritzeko (2013-09-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko irailak 10

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Euskadiko liburutegi publikoetako funtsak handitu edo eta berritzeko diru-laguntzak arautzen dituen Agindua onartu du.

Deialdi honek 670.000 euroko diru-kopurua du, eta Euskadiko udalak eta toki erakundeak aurkeztu ahal izango dira bertara, baldin eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta dauden liburutegien gaineko eskumenik baldin badute. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau