Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 156.000 euro bideratu ditu landa-eremuetan enplegua sortzera (2013-09-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko irailak 10

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak landa-eremuetan lanpostuak sortzeko 2013ko laguntzak deitu ditu. Urriaren 7ko 171/2008 Dekretuak arautzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntza lerroak Erein programaren baitan, eta enplegua sortzea dute xede.

Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako eta Europako Politiketarako Zuzendaritzak kudeatutako programak zehazten duenez, laguntzok pertsona fisikoek, irabazi asmorik gabeko zein irabazi asmodun pertsona juridiko-pribatuek, erakunde lokalek, tokiko erakunde publikoek, eskubide publikoko korporazioek eta indarreko legedian jasotako beste edozein forma juridikotako erakundeek jaso ahal izango dituzte, betiere laguntza bakoitzari dagozkion baldintzak betetzen baldin badituzte.

Eskaerak Arkautin aurkez daitezke Mendinet elkartearen bitartez edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Juridikoaren Legeak aurreikusitako beste edozein bide erabilita. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik hilabeteko epea izango da eskaera aurkezteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau