Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko jaurlaritzak babestutako 684 etxebizitza zozketatuko ditu irailean Etxebideko erabiltzaileen artean (2013-09-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko irailak 10

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok irailean aurreikusitako zozketen egutegia aurkeztu du Gobernu Kontseiluan; babestutako 684 etxebizitza esleituko dira Bizkaian eta Gipuzkoan bizikidetzako 3.015 unitateren artean. Zozketak notario aurrean egingo dira Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian, Gasteizen. Zuzenean jarraitzeko aukera ere izango da webgune hauetan: www.visesa.com eta www.irekia.euskadi.net.

Zozketak datorren ostegunean, irailak 12, 12:00etan hasiko dira, Visesak sustatutako babes ofizialeko 62 etxebizitza zozketatuko baitira Eibarren. Irailaren 3an hasi zen Egazelai sektorea urbanizatzeko lanen lehenengo fasea. Lurzati haietan babestutako 62 etxebizitza eta alokairuko zuzkidurako 47 bizitoki egingo dira, Enplegu eta Gizarte Politika Sailak sustatuta, baita 42 etxebizitza libre ere. Lehen fase hori egokitzeko lanek 8 hilabete irautea dute aurreikusita.

Hurrengo zozketetan etxebizitza hauek esleituko dira: 204 BOE Leioan (irailak 17, 12:00), 48 BOE Irunen (irailak 19, 12:00), 72 BOE Barakaldon (irailak 24, 12:00) eta, azkenik, prezio tasatuko 190 etxebizitza eta babes ofizialeko 109 etxebizitza Bolueta-Bilbon (irailak 26, 12:00). Haien bidez, 700 familia ingururen etxebizitza-beharrari erantzungo zaio.

Aurreko sustapenetarako izena emandako hiru mila bizikidetza-unitatetik gora haiei (gehienak Barakaldo eta Bilbokoak), mila etxebizitza-eskatzaile gehiago gaineratu dira, Eibar, Leioa eta Irungo eremu funtzionaletarako behin-behineko izena eman dutenak. Zozketaren lehen fasean esleitu gabe gelditzen diren etxebizitzak eskuratzeko aukera izango du azken talde horrek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau