Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko jaurlaritzak 397.059 euro bideratu ditu landa-eremuetan mikroenpresak sortzera eta garatzera (2013-09-10(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko irailak 10

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Leader ikuspegiaren aplikazioa arautzen duen azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuak aurreikusitako 2013ko laguntzak deitu ditu. Mikroenpresak sortu eta garatzera bideratuko 2007-2013 EAEko Landa Garapen Jasangarriko Programarekin bat egiten du deialdiak.

Landaren eta Itsasertzaren Garapenerkao eta Europako Politiketarako Zuzendaritzak kudeatutako programak zehazten duenez, laguntzok jaso ditzaketen mikroenpresek honako baldintzak bete behar dituzte maiatzaren 6ko 2003/361/CE Batzordearen Gomendioak definitu bezala: ezin dira nekazaritzako elikagaien sektorearekin lotuta egon, hamar langile baino gutxiago izan behar dituzte eta euren urteko negozio bolumena edo balantze orokorra ezin da 2 milioi euro baino handiagoa izan.

Eskaerak Arkautin aurkez daitezke Mendinet elkartearen bitartez edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Juridikoaren Legeak aurreikusitako beste edozein bide erabilita. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik hilabeteko epea izango da eskaera aurkezteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau