Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Visesak Eibarren (Egazelai) sustatuko dituen babes ofizialeko 62 etxebizitzen zozketa publikoa

2013.eko irailak 12

 

Eibarko Egazelai sektorean Visesak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren sozietate publikoak, babes ofizialeko 62 etxebizitza sustatu ditu. Horiek izan dira lehenengoak zozketatzen, zehazki, gaur, irailak 12, 12:00etan. Zozketa notarioaren aurrean burutu da, publikorik gabe, baina zuzenean ikusteko aukera egon da streaming bidez VISESAko webgunean www.visesa.com eta IREKIA webgunean www.irekia.euskadi.net.

Irailaren 3an Egazelai sektorea urbanizatzeko obren lehenengo fasea abian jarri zen. Aurreikuspenen arabera, lanek 8 hilabete iraungo dute eta horien emaitza izango diren lursailetan Visesako 62 etxebizitza babestu eraikiko dira. Hile honetan Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailak sustatuko dituen alokairuko 42 zuzkidura-bizitoki zozketatuko dira, baita 42 etxebizitza libre ere.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2013.eko urriak 24

    El sorteo deberia de ser nulo y se deberia de repetir, ya que han llegado a los adjudicatarios los datos y detalles de la vivienda que les ha correspondido en el sorteo y no coinciden con el sorteo ante notario realizado y presentado en este video.
    Alguna explicacion deberian de dar desde el Gobierno Vasco (Delegacion de Vivienda) o Visesa

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Arturo Sancho Rodríguez, Evedio Heriz Solueta, Rakel Unamunzaga Albizu