Olarizuko mugarrien ibilaldian parte hartu du Ana Oregik Gasteizen
Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuak Olarizuko mugarrien ibilaldi tradizionalean parte hartu du gaur goizean Gasteizko udal agintariekin. Olarizuko Andra Mariaren egunaren ospakizuna baliatuta, hiriko mugarriak ondo jarrita daudela egiaztatzeko ibilaldia egiten dute urtero sinbolikoki Gasteizko udal ordezkariek.
Gasteizko zinegotziekin egindako bost kilometroko ibilaldian hiria inguratzen duten mendietako aberastasuna preziatu ahal izan du Oregik. «Hitzordu tradizional hau aukera bikaina da erakundeetako ordezkariok gure lurraldearen eta paisaiaz goza dezagun eta lurralde eta ingurumen politikaren kudeaketan duen garrantziaren jakitun egin gaitezen», nabarmendu du sailburuak ibilaldia hasi aurretik.